U-30 (1936)

Wikipedia, Entziklopedia askea
U-30 (1936)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAG Weser (en) Itzuli
Historia
AurrekoaU-29 (1936)
Eskaera 1935eko apirilaren 1a
Gila jartzea 1936ko urtarrilaren 24a
Uretaratzea 1936ko abuztuaren 4a
Esleipena 1936ko urriaren 8a
SS Athenia sinking 1939ko irailaren 3a
Zerbitzuaren amaiera 1945eko urtarrila
Scuttling 1945eko maiatzaren 5a
Inaugurazioa1936ko abuztuaren 4a
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaAlemania
GatazkaBigarren Mundu Gerra eta Espainiako Gerra Zibila
Identifikazioa

U-30 edo Unterseeboot 30 itsaspeko alemaniarra izan zen. Kriegsmarineren zerbitzura egon zen Bigarren Mundu Gerran. VII Motakoa zen.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas-gila Bremengo AG Weser ontzioletako harmailetan jarri zuten 1936ko urtarrilaren 24an, 1936ko abuztuaren 4an uretaratu zuten, eta 1936ko urriaren 8an Kriegsmarineri eman zioten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidean zehar, U-30ak 8 patruilatan parte hartu zuen. Guztira 17 ontzi hondoratu zituen eta 86.490 tonako erregistro gordina lortu zuen, 325 tonako desplazamenduko HMS Barbara Robertson itsas kontrako arraste-ontzia barne. Beren itsas-minekin, merkataritza-lurrun bat eta korazatu britainiar bat ere kaltetu zituzten.

1939ko irailaren 3an, Erresuma Batuak Alemaniari gerra deklaratu zion egunean, U-30a Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldearen parean zegoen. 16:30ean, ontzi handi bat jazartzen hasi ziren. Ikusitako ontzia SS Athenia zen, 581 tonako transatlantikoa, 1418 tripulatzaile eta bidaiari zituena, horietatik 300 estatubatuar hiritarrak zirelarik, hau da, nazio neutral batekoak. Alemanek torpedeatuta, Bigarren Mundu Gerran hondoratutako lehen ontzia izan zen. Guztira, 118 bidaiari hil ziren. Alemaniako gobernuak ukatu egin zuen Athenia urpekari aleman batek hondoratu zuenik.

Urperatze taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Itsasontzia Herrialdea Edukiera Helburua
1939ko irailaren 3a Athenia  Erresuma Batua 13 581 t Urperatuta
1939ko irailaren 11a Blairlogie  Erresuma Batua 4425 t Urperatuta
1939ko irailaren 14a Fanad Head  Erresuma Batua 5200 t Urperatuta
1939ko abenduaren 28a HMS Barbara Robertson  Erresuma Batua 325 t Urperatuta
1939ko abenduaren 28a HMS Barham  Erresuma Batua 31 100 t Kaltetuta
1940ko urtarrilaren 11a El Oso  Erresuma Batua 7267 t Urperatuta (Itsas mina)
1939ko urtarrilaren 16a Gracia  Erresuma Batua 5642 t Kaltetuta (Itsas mina)
1940ko urtarrilaren 17a Cairnross  Erresuma Batua 5.494 Urperatuta (Itsas mina)
1940ko otsailaren 7a Munster  Erresuma Batua 4305 t Urperatuta (Itsas mina)
1940ko otsailaren 9a Chagres  Erresuma Batua 5.406 Urperatuta (Itsas mina)
1940ko martxoaren 8a Counsellor  Erresuma Batua 5068 t Urperatuta (Itsas mina)
1940ko ekainaren 20a Otterpool  Erresuma Batua 4876 t Urperatuta
1940ko ekainaren 22a Randsfjord  Norvegia 3999 t Urperatuta
1940ko ekainaren 28a Llanarth  Erresuma Batua 5053 t Urperatuta
1940ko uztailaren 1a Beignon  Erresuma Batua 5218 t Urperatuta
1940ko uztailaren 6a Angele Mabro  Egipto 3154 t Urperatuta
1940ko uztailaren 221a Ellaroy  Erresuma Batua 712 t Urperatuta
1940ko abuztuaren 9a Canton  Suedia 5779 t Urperatuta
1940ko abuztuaren 16a Clan Macphee  Erresuma Batua 6628 t Urperatuta

Komandanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maila Izena Noiztik Noiz arte
Kapitänleutnant Hans Cohausz 1936ko urria 1938ko urriaren 31a
Kapitänleutnant Hans Pauckstadt 1938ko otsailaren 15a 1938ko abuztuaren 17a
Kapitänleutnant Fritz-Julius Lemp 1938ko azaroan 1940ko irailan
Kapitänleutnant Robert Prützmann 1940ko irailan 1941eko martxoaren 31a
Kapitänleutnant Paul-Karl Loeser 1941eko apirilaren 1a 1941ko apirila
Kapitänleutnant Hubertus Purkhold 1941ko apirila 1941ko apirilaren 22a
Oberleutnant Kurt Baberg 1941eko apirilaren 23a 1942ko martxoaren 9a
Oberleutnant Hermann Bauer 1942ko martxoaren 10a 1942ko urriaren 4a
Oberleutnant Franz Saar 1942ko urriaren 5a 1942ko abenduaren 16a
Oberleutnant Ernst Fischer 1943ko maiatzan 1943ko abenduaren 1a
Oberleutnant Ludwig Fabricius 1943ko abenduaren 2a 1944ko abenduaren 14a
Oberleutnant Günther Schimmel 1945eko urtarrilaren 17a 1945eko urtarrilaren 23a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]