Unai Fernandez de Betoño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unai Fernandez de Betoño


Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a - 2023ko urriaren 9a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1977 (46/47 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2004 -
Lan nabarmenak
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: unai-fernandez-de-betono-saenz-de-lacuesta

Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta (Gasteiz, Araba, 1977) arkitektoa, irakaslea eta politikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu irakasle.[1] EH Bilduko lurralde antolakuntzako idazkaria da, eta alderdi horren Gasteizko alkategai Rocio Viteroren taldean lan egiten du.[2][3]

Arkitekto ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urrian Doktoretza eskuratu zuen, Tamaño, proporción y escala en arquitectura (euskaraz: «Tamaina, proportzioa eta eskala arkitekturan») doktore-tesia aurkeztuta (Manuel Iñiguez irakaslearen zuzendaritzapean). Geroago, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak argitaratu zuen lan hori.[4][5]

Bere ikerketa-ildo nagusia hirigintza eta lurraldearen antolakuntza jasangarria da.[6]

Hirigintzan hizkuntzak duen egoera ere kontuan hartu behar dela defenditu du hainbat forotan.[7]

« Antza, hirigile gehienentzat eraikinek eta naturak soilik osatzen dute ondarea. Hirigintza-planak gelditu edo eraldatu izan dira Igeldoko igeltxoagatik (Donostiako Ibaetako industrialdea), europar bisoiagatik (Ondarroako Aieriko auzoa) edo paduretako ornogabeengatik (Plentziako eta Barrikako Txipioko urbanizazioa), baina Homo vasconicus gaixoaren habitata goitik behera desnaturalizatzeak ez du ia inor kezkatzen. Baina Homo (eta Mulier) vasconicus espezie setatsua, nomadak ez diren zerupeko izaki guztien moduan, lurralde jakin batean bizi da, espazio fisiko zehatz batean: Euskal Herria deitzen duten horren iparraldean, hots, ipar-isurialdean. Eta, bereziki, euskararen arnasguneak diren herri txiki eta ertainetan, non euskaldunen ehunekoa %70ekoa baino handiagoa den, eta, beraz, euskara hizkuntza nagusitzat jo daitekeen. »

—Unai Fernandez de Betoño[8]


Lurraldea eta Hizkuntza Jardunaldien sustatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unai Fernandez de Betoño jardunaldi hauen sustatzaile, antolatzaile eta batzorde akademiko kidea izan zen lehen jardunaldian 2014an,[9] baita parte hartzailea 2015 eta 2016koan ere.[10] Lehenengo jardunaldi hura Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) antolatu zuten UEUrekin lankidetzan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiatuta zuen ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektua lantzeko eta gizarteratzeko. Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana aztertzea soziolinguistikarekin batera jaio zen. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografia, lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak ere gehitu zizkioten geroago. Faktore horiek hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartu egin da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez. Izan ere, eragin linguistiko arras ezberdina du hiri handi batean mila etxebizitza berri eraikitzeak edo euskararen arnasgune den herri txiki batean berrehun etxe berri egiteak. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen.[9] Euskararen arnasguneek euskararen osasunean duten garrantziaz jakitun, arnasguneen garapena aztertu dute lau bider Lurraldea eta Hizkuntzaren jardunalditan. Arnasguneek beren izaera mantendu nahi badute, garatzea ezinbestekoa da eta garapen horrek izan ditzakeen aldagaiak aztertzeko, alor sozioekonomikotik, sozioekologikotik, kulturaletik eta sozioidentitariotik aztertzen dute gaia.[11]

Aldiri aldizkariaren sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)
Ibai Gandiaga eta Unai Fernandez de Betoño arkitektoak (Argia, 2010)[12]

"Aldiri. Arkitektura eta abar" aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, "Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak" izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Fernandez de Betoño eta hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde, Ander Gortazar eta Anartz Ormaza. Geroago ere beti izan da kidea aldizkariko erredakzio-kontseiluan.

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik, garai hartan baziren arkitekturazko oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[13] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[14] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[15]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu nahi, beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[16]

Irakaslea unibertsitatean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Arkitektura Eskolan irakaslea da. Zuzendariorde postuan ere aritu izan da bertan.

“Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa” graduondokoa antolatu zuen UPV-EHU eta UEUrekin. “Urbanizazio-prozesu garaikidea eta horrek eragindako mugimendu demolinguistikoa hizkuntza-aldaketa eragiten ari dira” eta “problematika horri alor ezberdinetatik” erantzuten ahaleginduko ziren graduondokoak ematen zuen “patxada eta sakontasun akademikoa” lagun.[17]

Politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EH Bilduko lurralde-antolamenduko idazkari moduan, lurraldea antolatzeko legedia eta ekimenak aztertu izan ditu hainbatetan, berak akademikoki menperatzen duen arlotik eta ikuspuntu kritiko batetik.[18] EH Bilduko legebiltzarkidea izan da eta Gasteizko alkatetzarako udal hauteskundeetako zerrendan bigarren postuan joan da.[19]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lur gara (Astero, 2018)
  • Hirigintzaren oinarriak (UPV/EHU & UEU, 2014)[6][20][21]
  • Hiri gara (Astero, 2014)[22] 2011-2014 tartean Gaur8 astekarian argitaratutako artikuluen bilduma.[23]
  • Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9 [24]
  • Tamaño, proporción y escala. Sobre la cantidad en la arquitectura. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Bizkaiko Ordezkaritza (COAVN/EHAEO, 2012)[4]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkarian gutxienez 14 artikulu idatzi ditu.[25] Ehun baino gehiago dira aldizkari zientifoetan argitaratu dituen artikuluak.[26]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta - Arkitektura Saila - UPV/EHU» arkitekturasaila (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. «Miren Larrion: Taldea» mirenlarrion.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  3. (Gaztelaniaz) Gatón, Natxo. (2019-03-25). «EH Bildu presenta su candidatura con el fichaje de la independiente Rocío Vitero» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  4. a b Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta, Unai. (2012). Tamaño, proporción y escala sobre la cantidad en la arquitectura. (1ª ed. argitaraldia) Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro, Delegación de Bizkaia = Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Bizkaiko Ordezkaritza ISBN 978-84-87813-53-5. PMC 864134403. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  5. “Tamaño, proporción y escala” liburua – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  6. a b Fernández de Betoño Saenz de la Cuesta, Unai.. (2014). Hirigintzaren oinarriak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-528-8. PMC 1055577566. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  7. «erabili.eus/ Hirigintza eta euskara» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  8. Irureta, Onintza. (2014-01-26). «Unai Fernandez de Betoñok 'Gaur 8'n esanak:» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  9. a b Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9. PMC 907050520. (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  10. Fernandez de Betoño, Unai. (2016). «Lurraldea eta hizkuntza: oraina eta geroa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  11. «Lurraldea eta Hizkuntza - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  12. Larretxea, Uxua. (2010-03-07). «Eraikinek euskaraz hitz egiten dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  13. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  14. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  15. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  16. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  17. «Euskararen biziberritzeaz (Unai Fdez de Betoño) • ZUZEU» ZUZEU 2016-09-16 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  18. Fernandez de Betoño, Unai. «LAG berriak: interesgarriak bezain hutsalak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  19. «Fernandez de Betoñok jasotako "mehatxuaren" aurrean babesa eskatu du EH Bilduk - Gasteiz» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  20. Fernandez de Beroño, Unai. (2014). «Hrigintzaren Oinarriak Buruxkak Liburutegi digitala Deskargatu» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  21. «eLiburutegia | Hirigintzaren oinarriak» www.eliburutegia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-19).
  22. Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta, Unai. (2014). Hiri gara. (1. argit. argitaraldia) Astero ISBN 978-84-941992-3-3. PMC 898010817. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  23. “Hiri gara” liburua – Aldiri. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  24. Lurraldea & hizkuntza, hizkuntza & lurraldea : Donostian 2014ko urtarrilak 16-17. Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa D.L. 2014 ISBN 978-84-7907-725-9. PMC 907050520. (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  25. Fernandez de Betoño, Unai. (2020). «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  26. «Unai Fernández de Betoño - Google Scholar Citations» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]