Unterlinden museoa

Koordenatuak: 48°04′47″N 7°21′20″E / 48.079841°N 7.355535°E / 48.079841; 7.355535
Wikipedia, Entziklopedia askea
Unterlinden museoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
Departamendua Rhin Garaia
Frantziako udalerriColmar
Koordenatuak48°04′47″N 7°21′20″E / 48.079841°N 7.355535°E / 48.079841; 7.355535
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1847
Inaugurazioa1853ko apirilaren 3a
Irekiera egunakWednesday to Monday (en) Itzuli
Bisitariak urtean294.000
Kontaktua
Helbidea1, rue d'Unterlinden
Telefonoatel:+33 3 89 20 15 50 eta tel:+33-3-89-20-15-50
Webgune ofiziala

Unterlinden museoa (frantsesez: Musée Unterlinden, alemanez: Unterlinden-Museum) Colmar hirian dagoen arte eta historia museoa da. Monja dominikoen XIII. mendeko komentuan kokaturik dago. Alsaziako museoen artean bisitatuena da, urtero 200.000 bisitari inguru izaten ditu[1].

Artelanik aipagarriena Isenheim erretaula da, Matthias Grünewald pizkundetar margolari alemaniarrak margotu zuena[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeko dominikoen komentua bertan behera gelditu zen Frantziako Iraultzaren ondoren. 1847an Louis Hugotek Societé Schongauer elkartea sortu zuen eraikina babesteko[3] eta 1849an Unterlinden museoa ezarri zuen bertan. Hasiera hartan bilduma txikia zen eta elementu aipagarrienak Bergheimen aurkituriko mosaiko erromatarra[4] eta Louvre museoan zeuden eskulturen kopiak ziren. 1852an Isenheim erretaula eskuratu zuen eta honekin batera Colmarko eta Rhin Garaiko beste eliza, abadetxe eta monasterioetako erretaula gehiago iritsi ziren. 1853an museoak ateak ireki zituen[5].

1950. hamarkadan eta 1980. hamarkadan museoaren edukiera handitzeko beharra azaldu zen. 2000. hamarkadan ere berriz eskatu zenean eraikin gehigarriak lortu zituzten, alboko bainuetxe neobarrokoa hain zuzen ere. 2016an inauguratu zen eraikin berria eta gaur egun guztira 8.000 m2-ko azalera hartzen du[5].

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da Isenheim erretaula[2], bai eta Colmarko San Martin elizan aurkituriko Isenmann erretaula ere. Margolari garrantzitsuen lanak ere badira museoan, hala nola Albrecht Dürer (irarlanak soilik)[6], Lucas Cranach Zaharra eta Hans Holbein Zaharra. Eskulturek ere museoaren atal handi bat okupatzen dute.

Arte garaikidea ere badago, baina espazio faltagatik ezin izan da osorik erakutsi. Pablo Picasso, Jean Dubuffet, Fernand Léger, Serge Poliakoff, Georges Rouault, Pierre Bonnard, Robert Delaunay, Otto Dix, Maria Helena Vieira da Silva, Claude Monet...

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Museo Unterlinden HistoriayLas colecciones» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  2. a b (Alemanez) «Isenheimer Altar» Musée Unterlinden (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  3. «SOCIETE SCHONGAUER» web.archive.org 2009-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  4. «magellanworld» www.magellanworld.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  5. a b (Alemanez) «Unterlinden-Museum» placeandsee.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).
  6. (Frantsesez) «Albrecht Dürer - The Engraved Passion» Musée Unterlinden - WebMuseo (Noiz kontsultatua: 2022-12-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]