Upton Sinclair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Upton Sinclair

(1934)
Bizitza
JaiotzaBaltimore1878ko irailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBound Brook (New Jersey)1968ko azaroaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekuaRock Creek Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaUpton Beall Sinclair
AmaPriscilla Augusta Harden
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
City College of New York (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, zinema ekoizlea, idazlea, iritzi-kazetaria, dietista-nutrizionista, politikaria, poeta eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Clarke Fitch, Arthur Stirling eta Frederick Garrison
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0801737 IBDB: 8930
iTunes: 164750511 Musicbrainz: fafde064-c8bf-4924-9d2f-33fee1c95f95 Find a Grave: 1657 Edit the value on Wikidata
Upton Sinclair, Oil! liburuko aleak saltzen, Bostonen.

Upton Sinclair (Baltimore, Ameriketako Estatu Batuak, 1878ko irailaren 20New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1968ko azaroaren 25a) ingelesezko idazle eta kazetaria izan zen. Ideia sozialisten aldekoa zen, eta 1905ean ikasleen sindikatuen arteko higikundea sortu zuen Jack Londonekin batera. 1906-1907an bere ideia sozialistak gauzatzeko Helicon Home Colony komunitate utopikoa sortu zuen, baina saioak porrot egin zuen eta sute batek desegin zuen.

Saiakera, kontakizuna eta antzerkia landu zituen ehundik gora liburutan, askotan polemika sortzen zuela bere ideia aurrerakoiengatik. Bere lehen eleberrian, The Jungle (1906), Chicagoko hiltegietako lan-egoera azaltzen zuen eta salaketa hark gobernuaren ikerketa eragin zuen; haren ondorioz erreformak egin ziren. Geroztik hainbat informazio eleberri idatzi zituen, besteren artean: King Coal (1917, Ikatz errege); Oil! (1927, Petrolioa!); Boston (1928), Sacco eta Vanzetti auziaren inguruan; World´s End (1940-1953, Munduaren amaiera, Bigarren Mundu Gerrari buruzko 11 eleberrik osaturiko saila). 1942an Pulitzer saria eman zioten Hitlerren igoera deskribatzen zuen Dragon´s Teeth obragatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Upton Sinclair Aldatu lotura Wikidatan