Urtatzako urtegia
Urtatzako urtegia | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°03′36″N 2°21′11″W / 43.06003°N 2.35314°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Garaia |
Udalerria | Legazpi |
Urtatzako urtegia Gipuzkoako Legazpi udalerriko herrigunearen mendebaldean dagoen urtegia da, izen bereko auzoan kokatuta. 1956ean Patrizio Etxeberria enpresaburuak eta bere enpresa taldeak eraiki zuten eta jabetza pribatukoa da. Izan ere, garai hartan Europa osoko urtegi pribaturik handiena izan zen.
Gaur egun guztiz hustua dago eta bertako ibaiaren ura libre dirau, Urtatza erreka alegia, mendi aldetik datozen Oial, Gaizto, Trukullu eta Basanguleta errekek bat eginda. Arrola, Arranoaitz, Oregi eta Jentiletxe tontorrak urtegiaren mendebaldean kokatuta daude, Satuiko mendilerroan, Oñati eta Legazpi artean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Urtegiaren datu teknikoak eta argazkiak.
- (Gaztelaniaz)"Arquitectura estéril, paisaje restituido" argazki erakusketari buruz (Gorka Salmerón, 2018).
Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
---|---|---|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arritzulegi (Mendaur) • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi • Ezkoritz • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza • Lor • Mairaga • Marion • Maroño • Muriskot • Oleta • Ordunte • Pitillas • Mendillorri • Salburua • Sarriguren • Senpere • Sobron • Urdalur • Uribarri Ganboa • Urkulu • Urrunaga • Urtatza • Xiberta • Xoldokogaina |