Varvara Jakovleva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Varvara Jakovleva
Yakovleva VN.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Mosku1884
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Oriol1941eko irailaren  11 (56/57 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra
Hezkuntza
Heziketa Q4129789 Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, iraultzailea eta estatu-politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) Itzuli

Varvara Nikolaievna Jakovleva (errusieraz: Варвара Николаевна Яковлева) (18841941 edo 1944) errusiar boltxebikea izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904tik alderdi horren kide izan zen. 1906an, 1910an eta 1913an atxilotu egin zuten (azken bietan presondegitik ihes egin zuen), eta azkenik 1914an atxilotu eta Astrakhan hirira deserriratu zuten, 1916a arte. Askatu zutenean, Moskuko boltxebikeen antolakundeko idazkari kargua eman zioten. 1917ko urriaren 10ean, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralak matxinatzea erabaki zuen bileran, aktak jasotzeko arduraduna izan zen.[1]

Urriko Iraultzaren egunetan, Moskuko kaleko borroketan parte hartu zuen barrikadetan. 1918an, Brest-Litovskeko Ituna sinatzearen kontrakoa izan zen (ezkerreko komunistekin lerratu zen). 1918ko maiatzean, Txeka (Kontrairaultzaren eta Espekulazioaren Aurkako Errusia-Osoko Ohiz-kanpoko Komisioa) polizia sekretuan sartu zen, eta 1918ko maiatzetik 1919ko urtarrilera Txekako lehendakariorde (Dzerzhinskiren ondokoa) eta Petrogradeko Txekako buru izan zen.[1]

Urte horretako martxoan, 1919an, Hornikuntzarako Herri-Komisariotzaren goi-kargudun izan zen, beraz Errusiako Gerra Zibilan politikan garrantzia handia izan zuen, elikaduraren banaketa eta soberakinen konfiskazioa gerra irabazteko erabakigarriak izan baitziren.[1]

1920ko hamarkada hasieran, alderdiaren barneko ultraezkerreko joerarekin bat egin zuen, adibidez, sindikatuen inguruko eztabaidan. 1930tik 1937ra Sobietar Batasuneko Finantzetarako Herri Komisarioa (ministroa) izan zen. Hala ere, alderdiaren kontrako oposizio-zirkulu baten altxamendu planekin bat egiten zuela eta, 1937an atxilotu eta 1938an 20 urteko kartzela-aldiaz zigortu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra zenean exekutatu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Jakovleva, Varvara, K17 2017-05-16. CC0 Domeinu Publikoa