Vasili IV.a Errusiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vasili IV.a Errusiakoa
Basil IV.jpg
Tsar

Bizitza
Jaiotza Nizhni Novgorod1552ko irailaren 22a
Herrialdea Errusiar Tsarerria
Heriotza Gostynin1612ko irailaren 12a (59 urte)
Hobiratze lekua Cathedral of the Archangel
Familia
Aita Ivan Andreyevich Shuisky
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Shuysky
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa

Vasili IV.a Errusiakoa (errusieraz: Василий IV Иванович Шуйский, Vasíliy Ivánovich Shúyskiy, beste transliterazioak: Vasily, Vasilii; 1552ko irailaren 22a - 1612ko irailaren 12a) Errusiako tsarra izan zen 1606-1610. urteetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1598. urtea arte Errusiako aginpidea izan zuen aristokraziako familia batean jaioa zen. 1591n Fiodor I.a tsarraren anaia eta ondorengoa zen Dimitri Ivanovitxen heriotza ikertu eta bere burua hil zuela esan zuen. 1605ean Boris Godunov tsar izendatu zutenean Dimitri bizirik zelako ustea zabaldu zen eta Vasilik ere hala esan zuen. Boris hil zenean haren seme eta ondorengoaren hilketa prestatu zuen Vasilik, eta Dimitri omen zen gizon bat izendatu zuten tsar. Geroago, ordea, Dimitrik txikitan bere burua hil zuela esan zuen berrio Vasilik, eta Dimitri zelakoan tsar izendatu zuten hura gezurti bat zela. Hala, tsarra hil eta Vasili izendatu zuten haren ordez. Justizian oinarrituko zela agindu zuen baina, hala ere, haren aurkako oposizio gogorra eratu zen. Matxinada askori aurre egin behar izan zien. 1610ean kargutik kendu eta monastegi batean sartzera behartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]