Mikel I.a Errusiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mikel I.a Errusiakoa
Michail I. Romanov.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1596ko uztailaren 12a
Heriotza Mosku1645eko uztailaren 13a (49 urte)
Hobiratze lekua Cathedral of the Archangel
Familia
Aita Filaret aitalehena
Ama Xenia Shestova
Ezkontidea(k) Maria Dolgorukova
Eudoxia Streshneva
Seme-alabak
Leinua Romanov dinastia
Lanbidea
Lanbidea arte bildumagilea
Michael of Russia Signature.svg

Mikel I.a Errusiakoa (Mikhail Fiodorovitx Romanov; errusieraz: Михаи́л Фёдорович Рома́нов; 1596 - 1645eko uztailaren 23a) Romanov etxeko Errusiako lehen tsarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri kosakoa zuen Fiodor Nikititx Romanov boiardoaren (aurrerago Filaret aitalehena izenarekin ezagun egingo zena) semea zen, Basilio IV.aren ondorengo izan zen, eta Errusiako tronuan sartu zen Romanov familiako lehen kidea izan zen.

1613an, aho batez hautatu zuten tsar Zemski Sobor izeneko parlamentuko kideek. Uztailean koroatu zuten.

Mikel I.a tsarra, Errusiaren milagarren urteurrena monumentuan, Novgorod-en

Suediarren eta poloniarren inbasioek eta Denboraldi Iskanbilatsua deitutakoaren barne-erreboltek suntsitutako herrialde batean hasi zuen agintaldia. Baina poliki-poliki, eta bere ahaideen eta aita indartsuaren laguntzarekin lortu zuen ordena ezartzea eta kanpoko inbasioei eustea. 1634an, gatazka errusiar-poloniarrari amaiera eman zion, eta Poloniako Vladislav IV.a Vasak Errusiako tronuari uko egitea lortu zuen. Estatuaren berrindartzearekin jarraituz, 1617an, Suediarekin Stolbovoko Ituna sinatu zuen.

Deulinoko Bakearen emaitzarik garrantzitsuena tsarraren aita erbestetik itzultzea izan zen, eta aitak hartu zuen agintea 1633an hil zen arte. Mikel I.ak mendeko jarrera zuen erabat.

Mikel tsarrak hankan zauria izan zuen (gazte zela izandako istripu baten ondorioz), eta horregatik azken urteetan ez zen ibiltzeko gauza.

Bi aldiz ezkondu zen, eta bigarren emaztearekin 10 seme-alaba izan zituen. Bere alabetako bat, Irene Errusiakoa, Kristian IV.a Danimarkakoaren seme batekin ezkontzeko ahaleginetan ibili zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Gertaera horrekin zeharo nahigabetua, 1645eko uztailean hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel I.a Errusiakoa Aldatu lotura Wikidatan