Victor Sjöström

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victor Sjöström
VictorSjostrom.jpg
Bizitza
Jaiotza Årjäng udalerria1879ko irailaren 20a
Herrialdea  Suedia
Heriotza Stockholm1960ko urtarrilaren 3a (80 urte)
Hobiratze lekua Norra Begravningsplatsen
Familia
Aita Olof Adolf Sjöström
Ezkontidea(k) Alexandra Stjagoff  (1900eko uztailak 26 -  1912)
Lili Bech  (1914ko irailak 30 -  1918)
Edith Erastoff  (1922ko urtarrilak 22 -  1945eko apirilak 17)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, aktorea, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
IMDb nm0803705

Victor Sjöström (Silbodal, Suedia, 1879ko irailaren 20a - Stockholm, Suedia, 1960ko urtarrilaren 3a) suediar zinemagilea eta antzezlea izan zen. Zinemaren aitzindarietako bat izan zen, Griffithekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1895etik 1912ra antzerkiko antzezle izan zen, eta arrakasta handia izan zuen. 1912an zineman hasi zen lanean; antzezle izan zen Mauritz Stillerren filmetan eta urte hartan egin zuen, zuzendari gisa, bere lehen filma, Tradgardsmastaren ("Lorazaina"), zentsurak debekatu zuena. 1912tik 1923ra berrogei bat film luze egin zituen, besteak beste: Strejken (1913, "Greba"), Ingeborg Holm (1913), Körkarlen (1920, "Gurdi fantasma"). Garai horretako filmetan mistizismoa eta errealismo ia dokumentala uztartu zituen, izadiari nagusitasuna eman zion eta sentimenduen sinbolotzat hartu zuen; maisutasun handiz erabili zuen argazkia eta muntaketa.

1923an Estatu Batuetara joan zen, eta han egin zituen filmetan gizabanakoaren eta izadiaren arteko borroka adierazi zuen; garai horretakoak ditu bere bi film onenak, The Scarlet Letter (1926, "Gutun eskarlata") eta, batez ere, The Wind (1928, "Haizea"), bere garaian arrakastarik izan ez zuena, baina geroztik adituek zinemaren historian goi-mailako filmtzat jo izan dutena. 1930ean Suediara itzuli zen; hiru film ahostun besterik ez zituen egin, eta handik aurrera antzezle aritu izan zen antzerkian eta zineman. Aipagarria da 1957an Ingmar Bergmanen Smultronstället ("Basoko marrubiak") filmean egin zuen antzezlana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Sjöström Aldatu lotura Wikidatan