Vittorio Alfieri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vittorio Alfieri
VAlfieriFabre.jpg
Bizitza
Jaiotza Asti1749ko urtarrilaren 16a
Heriotza Florentzia1803ko urriaren 8a (54 urte)
Hobiratze lekua Santa Croce
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Bikotekidea(k) Princess Louise of Stolberg-Gedern (en) Itzuli
Leinua House of Alfieri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, poeta, idazlea, aktorea, itzultzailea, antzerki aktorea eta filosofoa
Lan nabarmenak Agamemnon (en) Itzuli
Antigone (en) Itzuli
Saul (en) Itzuli
Myrrha (en) Itzuli
Kidetza Accademia delle Scienze di Torino
Mugimendua Klasizismoa
IMDb nm2598341
fondazionealfieri.it
Alfieri firma.png

Vittorio Alfieri kondea (vitˈtɔrjo alˈfjɛri ahoskatua; Asti, Piemonte, 1749ko urtarrilaren 16a - Florentzia, 1803ko urriaren 8a) italiar antzerkigile eta olerkari izan zen. Europan zehar bidaiatu ondoren (1767-1772), Turina itzulirik literaturari lotu zitzaion behin betiko. Bere literatura-lanak Risorgimentoko giroa sortzen lagundu zuen. Plutarkoren Bizitza paraleloak eraginiko zirrarak tragediak idaztera bultzatu zuen (hemeretzi guztira, 1774tik 1787ra). Hasieran, Frantziako Iraultzaren aldekoa izan bazen ere, gerora haren aurka bihurtu zen, eta frantziarren aurkako kritika gogorra idatziz (Il Misogallo). Maitasunezko bizitza eta idazle-kezkak zuzenki adierazi zituen bere lan lirikoan. Zenbait idazki politiko plazaratu zituen: Tiraniari buruz (1779), Printzea eta literaturari buruz (1786). Alfieriren literatura alderdirik behinena eta gaurkotasunik galdu ez duena antzerkia da: Saul, Felipe, Polinize, Antigona, Agamemnon, Virginia, Oreste, etab. Tragedia hauek harrera ezin hobea izan zuten Italian, antzerti nazional baten piztuera baitzekarten; gai klasikoak erabiliz, askatasun politiko eta moralaren defentsa aldarrikatzen dute, eta eragin handia izan dute erromantikoengan. Bere autobiografia, Vita (1803, Bizitza), hil ondoan argitaratua, da egile honen lan nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vittorio Alfieri Aldatu lotura Wikidatan