WV22

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
WV22
Amenofis III.aren hilobia
Kokapena Tximinoen Harana edo Mendebaldeko Harana
Aurkikuntza 1799
Industailea T. Davis (1905-1914), Howard Carter (1915), Waseda University (1989-)
Aurrekoa:
KV21
Hurrengoa:
WV23


WV22, Erregeen Haranaren mendebaldean dagoen Tximinoen Harana edo Mendebaldeko Haranean dagoen hilobi bat da. Bertan lurperatua dagoena, Amenofis III.a faraoia da, XVIII. dinastiakoa. Amenofis III.aren erregealdia, Egiptoren historian, oparoenetako bat izan zen.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urte zituela Nebmaatra Amenhotep-Heqauaset izenarekin errege koroatua, Amenofis III.aren erregealdia luzea izan zen, K. a. 1401etik K. a. 1363 arte iraun zuelarik, orotara 38 urte, alegia. Faraoi honi buruzko ideia, ehiza eta beste gustu pertsonal batzuei buruz gehiegi arduratua zegoela den arren, egia esan, bere erregealdian, Egipto bere oparotasun punturik gorenera iritsi zen, baita aberastasun eta barne eta kanpo egonkortasun gehieneko garaira ere. Gortean Amenhotep, Hapuren semea bezalako langileen presentziak edo Mitanni eta Babiloniarekin lortutako ezkontza aliantzek, Bi lurrei, Urrezko garai bat biziarazi zien.

Bere burua, Amon jainkoaren semetzat aldarrikatu zuela egia bada ere, eta honen omenez tenplu handiak eraiki bazituen ere, isilpeka, Amenofis III.ak, bere aita Tutmosis IV.ak adierazitako bidea jarraitu zuen, eta, aldi berean, eguzki gurtza sustatzen hasi zen. Honela, Amon-Ra jainkoa sortu zuen, eta Aton belatz jainkoa ere berpiztu zuen, hurrengoko urteetan, batez ere Akenaton faraoiaren erregealdian, nazio osoan paper nagusi bat izango zuena. Guzti hau, Amonen kleroak zuen botere handiagatik azaltzen da, baita gortean bertan zuten eraginagatik ere, erregearen irudia arriskuan jarriz.

Amenofis III.aren erregealdia ez da ulertzen bere lehen errege emazte handia izan zen Tiy gabe, emakume oso boteretsua eta ideiak erabat argi zituena, inongo zalantzarik gabe, funtsezko papera izan zuena bere senarraren 38 urteko erregealdian. Beharbada, bera izan zen Atonen gurtza sartu zuena bere senarraren erregealdiaren amaieran, Amenhotep Hapuren semea jakintsuaren irudia gainbehera zihoan bitartean, hau Amonen jarraitzaile sutsuetako bat zelarik. Amenofis III.a hil zenean, nazioa, oso egoera ez egonkor batean utzi zuen, amildegiaren ertzean, Amenofis IV.a edo Akenaton bertara iritsiz, gainontzeko jainkoen aurka zuen gorrotoagatik eta kanpo politikagatik batere interesik ez zuelako. Amenofis III.a Handiarekin, beti malenkoniarekin gogoratua izango den garai bat amaitu zen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada Tutmosis III.aren erregealditik, errege guztiak Erregeen Haranean lurperatuak izateko ohitura hedatu zen arren, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Tutmosis IV.ak, bere semearen hilobia ondoko haranean, mendebaldean dagoen adar batean, gaur egun, Mendebaldeko Harana edo Tximinoen Harana deitua, WV23n aurkitutako animalia hauen margoengatik. Keinu honekin, itxuraz, Amenofis III.aren aurretik faraoi izan ziren gutxienez sei errege hurbilenetatik bostek jarraitu zuten ohitura apurtu zen, eta horren arrazoiak, oraindik ez dira ezagutzen, misterio bat dira.

Beharbada, Erregeen Haranetik Tximinoen Haranera eraman izanaren arrazoia, segurtasuna neurri gehigarriak izan litezke, edo baita, faraoiak, toki egokirik ikusten ez zuelako. Edozein kasutan, ez da oso litekeena WV22 hilobia Tutmosis IV.arentzat izatea eta ondoren Amenofis III.ak erabili izana: sortze gordailuetan lehenaren izena aurkitu den arren, erabat frogatua dago bere jatorrizko lurperaketa KV43a izan zela. Hilobian jabe legitimoa, Amenofis III.a zen, bere erregealdi luzean handitu eta edertzeaz arduratu zena.

WV22, Tebaseko nekropoliko errege hilobi guztietatik urrun dago. Hilobi gehienak, Ekialdeko Haranean aurkitzen direnak, ehundaka metrotara daude, eta, Mendebaldeko Haraneko beste hirurak, WV23, WV24 eta WV25 alegia, haran honetako hegoaldeko muturrean daude, WV22a haran honen sarreran dagoen bitartean. Amenofis III.a faraoiaren hilobiaren isolamendua erabatekoa litzateke, hilobien ohiko zenbaketa jarraitzen ez duen egitura bategatik izango ez balitz, eta tokitik gertu dagoen biltegitzat hartzen dena: WV A alegia.

Hilobiaren oinplanoak, XVIII. dinastia erdialdeko errege hilobien ohiko arkitektura eredua jarraitzen du, nekropolian, sekula gehiago bere osotasunean agertzen ez den eredu bat. Diseinua, erraz deskriba daiteke, eta bere ezaugarri guztien artean, ardatz zuzen bat beharrean, ardatz okertu bat erabiltzen dela nabarmendu behar da (edo arinki biratua, ramesidar garaian ohikoa). WV22 neurri handiko hilobi bat denez (Tximinoen Haraneko handiena), ezinbesteko osagai guztiak eta tokiaren egitura aberats eta konplexuagoa egiten duten beste gehitutako osagai batzuk daude.

Lehen gelak, Amenofis III.aren aurreko faraoien hilobietakoen berdinak dira: sarrerako eskailera bat, malda bat, beste eskailera bat eta beste malda bat, hil putzuan amaitzen dena. Honek, aldi berean, erantsitako kamera bat du, hilobiaren beheragoko maila batean. Putzuaren ondoren, zutabeen gelara iristen gara, non hilobiaren ardatzak 90ºko bira egiten duen eta ezkerretarantz jarraitzen du, malda eta eskailera batekin, gelaurre batetara iritsi arte. Azkenik, gelarik handienera iristen da, hilobiaren kamera edo kriptara, sei zutabedun lehen maila batekin, eta, maila gutxi batzuk jaitsi ondoren, bigarren maila bat, hildakoaren sarkofagoa eta ontzi kanopoak egongo zirena. Gela handi honek, hiru biltegi subsidiario ditu, eta tamaina handiko beste bi gela, bien artean zutabe bat dagoelarik. Bi gela hauetako bakoitzak ere, bere biltegia du.

Apaindura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amenofis III.aren hilobiak oso apaindura osoa duen arren, aurkitua izan zen garaian, zoritxarrez, jada egoera txarrean zegoen, eta europarrak bertara heldu izanak, egoera okertu baino ez zuen egin. Bandalismo ekintza nardagarri batean, igeltsutik margo batzuk ere moztu ziren, gaur egun Louvreko Museoan daudenak, eta beste askoren kasuan, azala joan zaie edo asko pitzatu dira. Hala eta guztiz ere, WV22, beste hilobi batzuk baino altuxeagoa dago eta ondorengo garaietako beste errege hilobi batzuk jasan dituzten uholderik ez du jasan.

Apaindura programa oso aberatsa da, eta berritasun batzuk ere erakusten ditu. Adibidez, erregearen ka irudikatzea edo Meretseger jainkosa, Hathor jainkosagandik banandutako izaki bezala erakustea. WV22 hilobiko margoak, gelaz gela, honako hauek dira:

    • Margorik gabeko lehen bi korridore eta eskaileren ondoren, putzua da hilobiko lehen margoak erakusten dituena. Bere ia lau metroko garaieran, izarrekin margotutako sabai batean, hildako erregea eta bere ka adierazten dira, Hathor, Nut, Meretserger, Osiris eta Anubis bezalako jainkoak eta Tutmosis IV.aren karekin, beharbada, tokiaren eraikuntzaren hasieran izan zuen paperaren onarpen keinu gisa. Putzuko kamerak ez du margorik.
    • Margotutako hurrengo gela, aurrekamera da, bere hormetan, hil putzuan agertzen diren gauza berberak agertzen direlarik. Amenofis III.arekin dauden jainkoak, lehen agertu diren berberak dira, baina oraingoan ez dago bere aita Tutmosis IV.aren izpiriturik. Lehen deskribaturiko gelarekin dituen antzekotasunak hain dira handiak, jejer frisoa berriz erabiltzen dela, margotuak dauden gela guztietan agertzen den apaindura motiboa.
    • WV22 hilobiaren apainduraren zama, nagusiki, hilobi kamerak jasaten du. Bertan, azkenik, garai haietan asko erabili zen hil testu bat agertzen da, Amduateko Liburua, eta Amenofis III.aren irudia errepikatzen du, lehen aipaturiko jainkoekin batera. Gela erantsiek ez dute apaindurarik, baina, beharbada, bi handienek, aurreikusitako apainduraren bat izango zuten, horietako batean jejer frisoaren zati bat ikus baitaiteke.

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WV22 hilobiaren aurkikuntza ofiziala, 1799an izan zen. Prosper Jollois eta Edouard de Villiers du Terrage izan ziren aurkitu zutenak, Napoleonen Egiptorako espedizioko bi ingeniari gazte, baina litekeena da tokia, lehenagoko bidaiariek jada ezagutzea, W. G. Browne bezala. Jollois eta De Villiersek egin zuten bakarra, faraoiaren hil hatuaren zatiak berreskuratzea izan zen (hilobia, jada antzinatean arpilatua izan zen), eta hieroglifoak oraindik deszifratu ez zirenez, bere jabearen izena oraindik misterio bat zen. Tokiaren behar bezalako lehen indusketa, ehun urte baino gehiago igaro arte ez zen egin, Howard Carterrekin (aipamenak badaude Theodore Davisek aurretik egin zuen batena, baina honi buruz ez dakigu askorik, eta, Carterren deskribapenengatik, hilobia hondakinetatik garbitzearen lana oso txikia izan zen).

Arkeologoaren grinez beteriko aktibitateak, objektuak aurkitzeko gogoz, Amenofis III.aren hil hornikuntzaren arrasto asko aurkitzera eraman zuen, ushebti irudiak eta Tiy erreginaren izenean zeuden kutxez gai, baita Tutmosis IV.aren sorkuntza gordailuak ere. Beste aurkikuntza handi batzuk, gurdi baten gurpil baten zatia eta ontzi kanopoen kutxaren zatiak, baita granito gorrizko kanpo sarkofagoarenak ere. Ikerketek, gainera, dirudienez, lurperaketa sarkin bat adierazten dute, ia erabateko ziurtasunez XX. dinastian datatua.

Waseda unibertsitate japoniarraren 1989ko espedizioa, Jiro Kondo eta Sakuji Yoshimurak zuzendua, Howard Carterrena baino askoz osoagoa izan zen, eta oraindik ez du bere lana amaitu. Hilobia, erabat garbitua izan da, eta aurretik oharkabean pasa ziren objektu txikiak aurkitu dira. Dena dela, Wasedaren lanak duen garrantzia berebizikoa da, batez ere, kaltetutako margoen garbiketa eta berriztapenean aritzen baita.

Japoniarren etengabeko lanak, WV22 hilobia Amenofis III.arentzat bakarrik ez zela izan adierazten duela dirudi. Erantsitako bi ganberen existentziak, bakoitzak alboko biltegi bat duelarik, gutxienez beste bi lurperaketa nagusiren ideia ematen du, eta erregearen emazte nagusiaren izenean dagoen materiala agertu izanak, hipotesia berretsi baino ez du egiten. Beharbada, Amenofisek, betirako atseden hartu nahi izan zuen bi errege emazte handiren ondoan, Tiy, eta agian Sitamon, Tiy eta Amenofisen alaba. Hau guztia gora-behera, erregea bere emaztea eta alaba baino lehenago hil zela jakina da, eta Tiyren lurperaketa, Tell el-Amarnan ezarri zela Akenaton faraoiaren erregealdian. Sitamoni dagokionez, ez da bere izenik aipatzen WV22 hilobian edo inguruan, eta zalantzarik gabe, ez zen bere aita eta senarraren ondoan lurperatua izan.

Errege momia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziuraski, WV22 hilobia eta bertan lurperatua izan zen Amenofis III.aren momiarena izango da Haraneko trabatuenetakoa. Ez da ezagutzen zenbat aldiz lapurtua izan zen, ezta lapurreta horiek noiz gertatu ziren ere, baina, dirudienez, tokia, ramesidar garaian arpilatua izan zen. Brontze Aroko erregerik aberatsenaren altxor erraldoia, modu basatian espoliatua izan zen, erregearen gorpuak arrisku handia jasan zuelarik, urrezko mozorroa, bitxiak eta kuttunak oso modu basatian erauziak izan baitziren.

Honela, ez da harritzekoa Amenofis III.arena izatea hiru mila eta bostehun urte hauetan gehien sufritu duten momietako bat. XXI. dinastian salbu jarri zuten bere aitona Amenofis II.aren hilobian, KV35ean, bertako ezkutaleku batean. Eta han aurkitua izan zen mende mordo bat beranduago, zati batean askatua, bere egoera negargarria ikusiz. Burua, gainontzeko gorputzetik erauzia izan zen, eta bizkarra apurtua zegoen. Saihets guztiak hautsiak zeuden eta, momia bat baino gehiago, hezurdura bat zirudien. Gorputza bendatzeko ez ohiko moduak ere, adituen arreta piztu zuen, eta, beharbada, Akenatonek adierazitako kanon bat jarraituz egina izango zen, honek, goitik beherako aldaketak ekarriko zituelarik egiptoar bizitzaren arlo guztietan.

Gaur egun, eta Inperio Berriko faraoi gehienak bezala, Amenofis III.a Handiaren momia, Kairoko museoan dago, baina berari buruz gutxien ezagutzen denetako bat izaten jarraitzen du. Pentsatu izan da, baita ere, bere identifikazioa zuzena ote den, Ramses III.aren izenean zegoen zurezko hilobi batean aurkitua izan baitzen. Gaur egun, dirudienez, momia honi dagokionez, ez dago benetan Amenofis III.arena denaren inongo zalantzarik, Amonen apaizek salbatua eta bere aitona, aita eta Tiy bere emaztearen momiekin batera salbu jarria.