Wangechi Mutu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wangechi Mutu
artista egoiliar

2003 - 2004
Bizitza
JaiotzaNairobi1972ko ekainaren 22a (51 urte)
Herrialdea Kenya
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNairobi
Kenya
New York
Hezkuntza
HeziketaYale School of Art
Cooper Union (en) Itzuli
Atlantic College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, artista bisuala, eskultorea, marrazkilaria, collagist (en) Itzuli eta installation artist (en) Itzuli
Lantokia(k)Brooklyn eta New Haven (Connecticut)
Jasotako sariak
MugimenduaAfrofuturism (en) Itzuli
Arte garaikidea
Genero artistikoasocial-artistic project (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
wangechimutu.com
IMDB: nm2589885 Edit the value on Wikidata

Wangechi Mutu (Nairobi, Kenya, 1972ko ekainaren 22a) Brooklynen (New York) bizi eta lan egiten duen artista bisual, margolari eta eskultore keniarra da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutu Kenyako Kikuyu naziotik dator. Nairobiko eskola katoliko batean hezia, geroago United World College of the Atlantic eskolan ikasi zuen, Galesen. 1990eko hamarkadan New Yorkera joan zen, eta Arte Ederretan eta antropologian trebatu zen New School for Social Research-en eta Parsons School of Art and Design eskolan. 1996an Cooper Union for the Advancement-eko Science and Art titulua lortu zuen eta urte batzuk geroago Yaleko Unibertsitatean eskulturan maisutza jaso zuen (2000).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muturen lana mundu osoko galerietan eta museoetan erakutsi da, besteak beste, San Francisco Museum of Modern Art, Miami Art Museum, Londresko Tate Modern, New Yorkeko Harlemeko Studio Museum, Düsseldorfeko Kunst Palast Museoa, Alemaniako Nasher Centro University.

Erakustaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Orleanseko Biurteko Prospektiban parte hartu zuen 2008an, eta Gwangjuko Biurtekoan, Hego Korean, 2004an.

Ipar Amerikan egin zuen lehen banakako erakusketa Art Gallery of Ontarion inauguratu zen 2010eko martxoan.[2] Eta lehena AEBko Nasher Museum of Art-en 2013ko martxoan egin zen Wangechi Mutu: A Fantastic Journey, Muturen 50 lan baino gehiagoko erakusketa, collage, bideo, marrazki zein eskulturez osatua.[3] Urte horretako urrian eta 2014ko martxora arte, New Yorkeko Brooklyn Museum-eko A. Sackler Center for Feminist Art aretora eraman zuten erakusketa.[4]

Bere lana erakusketa garrantzitsuetan aurkeztu dute, besteak beste, The Great New York PS1 Arte Garaikideko Zentroan eta New Yorkeko Arte Modernoko Museoa (MoMA), Black President: The Art and Legacy of Fela Anikulapo-Kutien New Museum of Contemporary Art, New York, eta Londresko Barbican Centre, USA Today Real de Londres.

Galeria hauexek ditu ordezkari: New Yorkeko Barbara Gladstone, Susanne Vielmetter, Los Angelesko Los Angeles Projects eta Londresko Victoria Miro Gallery .

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010eko otsailaren 23an, Deutsche Banken urteko lehen artista izan zen. Saria banakako erakusketa Berlingo Deutsche Guggenheim museoan izan zen. My Dirty Little Heaven izenburua izan zuen ikuskizunak, eta Bruselako Arte Garaikideko Wiels Zentrora (Belgika) joan zen, urte bereko ekainean.[5]
  • 2013an, BlackStar Zinemaldiko Publikoaren Saria eman zioten Filadelfian (Pennsylvania) "The End of Eating Everything" egiteagatik.[6]
  • 2017an, OkayAfrica 100 women plataformak, urtero 100 emakume afrikar hautatzen dituenak, sarituen artean sartu zuen Wangechi Mutu.[7]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]