Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2019ko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emakumea historian eta emakumeen historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkatu, atera ezin naitekeen oihanean sartzen banaiz; baina artikuluak egiteko proposatzen den 999 izenen zerrendan euskal erreferentziarik ez dago apenas. Nire ustez, zerrenda irekiagoa izan behar luke, hori kontuan izanda. --Koldo Biguri (eztabaida) 11:59, 1 martxoa 2019 (UTC)

Koldo Biguri Zerrenda zehatz bat da, mundu mailako 999 emakumeren biografiak egiteko. Badaude euskaldun (gutxi) batzuk zerrendan, baina euskaldun askoren biografiak ditugu: gaur egun ditugun 6079 emakumeetatik 1658 euskal herritarrak dira (%27). Aktore eta modeloenak ere asko ditugu, eta zehazki hemen agertzen direnak beste irizpide bat dute: Judy Chicagoren The Dinner Party artelanean aipatzen direnak izatea. Iaz jarritako zerrenda da, eta amaitzea lortu ez genuena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:16, 1 martxoa 2019 (UTC)

Egunkariaren hemeroteka eskueran!

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun on denoi! Berri ona dugu euskaraz erreferentziak gehitzeko. Jakizue Egunkariaren hemeroteka eskueran jarri dutela, artikuluak dotore-dotore erreferentziaz janzten joateko... duela urte batzuetako gaien inguruan. Goraintzi Iñaki LL (eztabaida) 10:17, 1 martxoa 2019 (UTC)

Egunonǃ Zalantzarik gabe, berri oso ona wikipediarentzat.-Oraina (eztabaida) 10:51, 1 martxoa 2019 (UTC)
Eskertzekoa da hemen egiten duten lana! Gainera, bilaketan aukeratutako hitza osoa ez izan arren, demagun "ospitale", haren hitz eratorri guztiak ere ematen ditu: "ospitaleekin", "ospitaletan", etab. Praktikoa eta... ederra! Iñaki LL (eztabaida) 16:57, 1 martxoa 2019 (UTC)

Kontu bat: lizentziaren arabera Berriarena den guztia cc-by-sa lizentziapean dago. Egunkaria jarri dutenez, suposatzen dugu hori ere badaudela. Baina duda dut irudiena nola landu. Ksarasolak aipatu du libre dagoela guztia, baina galdetuko duela. Pentsatu nahi dut Egunkariarenak zuzenean ziren irudiak ere libre direla. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:11, 1 martxoa 2019 (UTC)

Aurkezpenean eskertu diet atera duten altxor hau. Komentatu dut lizentziarena, eta zalantza puntu batekin esan da baietz, edukiak cc-by-sa direla. Egileren batekin arazorik badute esango dute. Olariagak komentatu du bere edukiak copyright-a dutela, baina berarekin hitz eginda azaldu diot zer den cc, zer den by eta ser den sa; eta bukaeran ondo ikusten zuen cc-by-sa lizentziarekin ateratzea. Horrela lanen difusio zabalagoa lortu daiteke eta. nik goizean orri bi jarri ditut (https://commons.wikimedia.org/wiki/File:UEU93_Txillardegi_sarrera_hitzaldia_EUEG_93-07-20.jpg eta https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Korrika97_Villasante_Eu_Eg_hemeroteka.jpg Aupa Ksarasola (eztabaida) 22:37, 1 martxoa 2019 (UTC)
Nik duda daukat Txillardegiren horretan dagoen goiko argazkiarekin. Egilea Oskar Montero da. Berez ez da Berriaren argazki bat, eta horregatik Commonsen jar daitezke pixka bat tonto gauza honekin. Beste argazki asko nazioartekoak dira, AP edo EFErenak, adibidez. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:49, 1 martxoa 2019 (UTC)
Zuhurtasunez jokatu beharko da Commonseko politikari dagokionez. Nire ustez, bilaketa tresna honen bertute handiena erreferentziak bizkor eta erraz eskaintzea da, baita orri "ez problematikoen" eta argazki askeen pantailazoak atera ahal izatea ere. Zehaztapenik ez duten argazkiek edo orri osoaren testuinguruan txikiak direnek (adibidez, orriko izenburu bat eta orria agertzea nahi dugulako albo batean ikusten den argazki txiki bat) ez lukete arazorik eman behar. Iñaki LL (eztabaida) 09:14, 2 martxoa 2019 (UTC)

Wikidata « Mendilerro » gehitzeko ala ez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo denei,

Eztabaidan parte hartu nahi baduzue, duela bi egun (Property proposal) ezaugarriaren proposamena egin nuelako « Mendilerro » Infotaulari ezaugarri bat gehitzeko. Eman zure iritzia interesgarria iruditzen bazaizue. -- Zorionecho 3 martxoa 2019, 09:06 (EOE)

Eskerrik asko Zorion. Ikus dezagun nora doan, baina ez diot etorkizun handirik ikusten momentuz. Bi gauza oso antzeko izango lirateke eta Wikidatan horren aldeko gutxi daude orain. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:05, 3 martxoa 2019 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (March 2019)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hello Wikimedians!

The TWL OWL says sign up today!

The Wikipedia Library is announcing signups today for free, full-access, accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials on the Library Card platform:

  • Kinige – Primarily Indian-language ebooks - 10 books per month
  • Gale – Times Digital Archive collection added (covering 1785-2013)
  • JSTOR – New applications now being taken again

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including Baylor University Press, Taylor & Francis, Cairn, Annual Reviews and Bloomsbury. You can request new partnerships on our Suggestions page.

Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 17:40, 13 martxoa 2019 (UTC)

You can host and coordinate signups for a Wikipedia Library branch in your own language. Please contact Ocaasi (WMF).
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List.

Wikipedia guztiek eduki beharreko 1.000 artikuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Aspaldi proiektu hau jarri nuen hemendik: Wikipedia:Wikipedia_guztiek_izan_beharreko_artikuluen_zerrenda/3._maila. Helburua da funtsezko artikulu onak egitea, kontsulta asko dituzten gaiak direla pentsatzen delako. Gai gutxi batzuk falta zaizkigu egiteko, baina garrantzitsuena da badagoela zerrenda bat hilabetero neurtzen duela artikulu horien hedadura. Sortutako artikuluei puntu 1 ematen die, 10.000 bytetik gorakoei 4 eta 30.000 bytetik gorakoei 9. Guztia batu eta %100aren arabera sailkatzen ditu Wikipediak. Hemen ikus daiteke sailkapena. Katalanek dute emaitzarik onena guztien artean, baina gu 46. gara, oso urrun oraindik kalitate on batetik.

Artikuluak identifikatzeko botoitxo bat sortu dut eta guztietan sartu. Estatistikak egitea horrela errazago izango da. Animatzen al zarete artikulu hauek hedatzen 30.000 byte guztiek eduki arte? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:42, 12 martxoa 2019 (UTC)

Lan bikaina, Theklan! Egia esan, lan mardula dugu aurretik, artikulu horiek guztiak osatzeko. Nik horietako batzuk landuko ditut, Biologiaren arlokoak, poliki baina zintzo. Ea jende gehiago animatzen den! -Josu (eztabaida) 19:10, 17 martxoa 2019 (UTC)
Hori da kontua Josu. Lehenengo ea lortzen dugun guztiak izatea 10.000 bytetik gora, eta gero gerokoak! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:41, 17 martxoa 2019 (UTC)

Erreferentzia automatikoak egiterakoan hobekuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Hemendik aurrera posible da erreferentzia automatiko bat egitea bilaketa bat egiten. Erreferentzia > Automatikoa eta bilatu nahi duzun lana (adibidez, "Moroak gara") eta emango dizu emaitza zuzenean txertatzeko aukera. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:19, 14 martxoa 2019 (UTC)

Mila esker! oso lagungarria da!Ksarasola (eztabaida) 13:11, 21 martxoa 2019 (UTC)

Wikimedia 2030 estrategia: hurrengo pausoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo wikilariok! Gehienek jakingo duzuenez orain dela bi urte 2030 estrategia lantzen egon ginen mundu mailako bilera, eztabaida eta dokumentuen bitartez. 2017an norabidea adostu genuen, guztientzako baliagarri izango zen dokumentu bat eta 2018ko udatik aurrera 9 lan-talde egon dira lanean eztabaiden muina eta estrategia horren inplementazioa nola egin adosteko.

Dagoeneko 9 lan-talde horiek amaitu dituzte euren dokumentuak eta saren daude eskuragarri. Orain tarte bat ireki da dokumentu horiei ekarpenak egiteko, nahi duzuen gaiari buruz hitz egin edo proposamenak bidaltzeko eta guzti hori jasotzeko. Ni egongo naiz ekarpen horiek jasotzeko. Beraz, nahi baduzue, hemen proposa ditzakezue eztabaidagaiak, edo ni joango naiz horiek jartzen.

Eskerrik asko, -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:34, 20 martxoa 2019 (UTC)

Eskerrik asko Galder. Tartea dudanean, emango dut begiratu bat. Iñaki LL (eztabaida) 11:09, 21 martxoa 2019 (UTC)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Copyright lege berria onartu du Europak, eta horrekin batera igotzen den guztiaren iragazpen automatikoa egin beharko dute webguneek. Teorian Wikipediari eragiten ez badio ere, ez dakigu praktikan zer gertatuko den, Interneten gaineko kontrol handia egongo delako.

Orain hilabete batzuk bozkatu genuen egun batez webgunea ixtea, protesta gisa. Aste honetan beste Wikipedia batzuk ere egin dute, eta proposatzen dizuet guk ere berdina egitea asteburu honetan. Ostiraletik igandera Wikipedia editatzeko, irakurtzeko eta zabaltzeko itxita egotea da nire proposamena. Baina beste batzuk badaude, eskertuko nuke eztabaida. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:20, 26 martxoa 2019 (UTC)

Aurrekoan ez bezala, proposatzen dut Wikipedia ixtea BAINA wikilariok editatzen jarraitzeko aukera izatea. Horrela Wikipedia elikatzen jarraitu dezakegu, lehiaketetan parte hartzen eta ikasleek ere lanak igo ditzakete arazorik gabe. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:42, 26 martxoa 2019 (UTC)
Teknikoki posible da? Nola emon "aldatu iturburu kodea" botoari aurretik orria kargatu gabe? Ala erabailtzaile batzuei (horrela eskatzen dutenei adibidez) eman al zaie editatzeko baimena? -Lainobeltz (eztabaida) 15:10, 26 martxoa 2019 (UTC)
Teknikoki posible da, baina ez dut izan inongo ernatzunik hau eramaten dutenekin. Badirudi egun fuerteak pasata, ez dutela orain ixteko gomendioa ematen. Bestela esan dezakegu zerbait publikoki, asteburua iritsi baita eta ez dagoelako itxita (eta ni lanpetuta egongo naiz). -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:01, 29 martxoa 2019 (UTC)

Euskarazko Wikipedia hiru egunez ixtea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]