SARS-CoV-2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wuhango koronabirus» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
SARS-CoV-2
2019-nCoV-CDC-23312.png
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaVirus
OrdenaNidovirales Nidovirales
FamiliaCoronaviridae Coronaviridae
AzpifamiliaOrthocoronavirinae Orthocoronavirinae
GeneroaBetacoronavirus Betacoronavirus
Espezieasevere acute respiratory syndrome-related coronavirus Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus
Baliorik ez Severe acute respiratory syndrome coronavirus 2
[[|]]
Datu orokorrak
Ostalaria Homo sapiens
Gaixotasuna COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldia eta COVID-19a
Genomaren neurria 29.903

SARS-CoV-2 birusa[1] edo Wuhango koronabirusa 2019ko abenduan lehenengo aldiz aurkitutako koronabirus bat da. COVID-19 gaixotasuna (Wuhango gripea, Wuhango itsaski azokako pneumonia birusa edo Wuhango pneumonia ere deitu izan da, Txinako Wuhan hirian aurkitu baitzen lehen aldiz) eragiten du gizakiengan[2]. Zentzu positiboko base-pare bakarreko RNA birus bat da. 2019-2020ko koronabirusak sortutako pneumonia epidemiaren ostean bere genoma osoa sekuentziatu zen[3][4][5].

Jatorria ez dago argi, baina baliteke beste animalia batetik pasa izana gizaki batengana[6]. Hasieran animalietatik gizakietara salto egin bazuen ere, 2020ko urtarrilaren 20an Guangdongen lehen gizaki-gizaki kutsatzea aurkitu zen.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilaren 22an, Journal of Medical Virology aldizkariak birusaren azterketa genomikoaren berri eman zuen txostena plazaratu zuen, zeinak Wuhango ingurumariko sugeak ezarri zituen birusaren jatorritzat. Alabaina, ikerketa gehiago behar dira ondorio horren zuzentasuna ziurtatzeko.[7] Urte bereko urtarrilaren 26an, beste jatorri posible bat aztertzeko ikerketa bat martxan jarri zen; ikertalde honek birusaren jatorria saguzar-zopa bat dela frogatzea zuen xede, zopa hori ohikoa da Wuhan inguruan. Baliteke saguzarrak bezalako animalia basatiak birusaren lehen kutsatzaileak izatea.[8] Beste aditu batzuk birkonbinazio homologo batek Bat SARS CoVZC45 eta CoVZXC21 motako birus bat Beta-CoV ezezagun baten RBDarekin nahasi zituela babesten dute.[9]

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abenduaren hasieran gertatu zen gizakietan ezagutzen den lehen kutsapena. Ordulari molekularraren bidezko hurbilketek ere antzeko data (agian apur bat lehenago) iradokitzen dute.[10]

SARS-CoV-2 birusaren lehen agerraldia Wuhanen, Txinan, jazo zen, 2019ko abenduaren erdialdean. Birusa bizkor hedatu zen inguruko probintzia eta herrialdeetara, horien artean, Thailandia, Japonia, Hego Korea, Australia, Frantzia eta Estatu Batuak.[11][12][13]

2020ko urtarrilaren 29an (04:00 UTC) 6,057 kasu egiaztatu ziren, horien artetik 5,970 Txinako eriak ziren.[14] Txinatik at atzemandako kasuak, data hartara arte gehienak, ez oso aspaldi Wuhanen egonak ziren biztanleak ziren, edo bertara joan zen norbanako batekin zuzeneko harremana eduki zutenak.[15] 2020ko urtarrilaren 29rako (04:00 UTC) 132 heriotza eragin zituen birusak.[15] 2020ko urtarrilaren 20an, Txinako Guangdong hirian, birusa gizakitik gizakira kutsa zitekeela egiaztatu zen.[16]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilaren 30 arte ez da Wuhango koronabirusaren kasurik atzeman Euskal Herrian.[17] Alabaina, urte bereko urtarrilaren 25ean koronabirusa eduki zezakeen emakume bat ingresatu zuten Bilboko Gurutzeta erietxean, egun berean Osakidetzak baztertu egin zuen kasua eta pazienteak koronabirusarekin zerikusirik ez zeukan arnas koadro bat zeukala adierazi zuen.[18][19] Hauxe izan zen alerta piztu zuen lehen kasua Euskadin. Osakidetzak Euskadin alertarako arrazoirik ez dagoela adierazi du behin baino gehiagotan, eta koronabirusari aurre egiteko protokolo berezi bat duela.[20] Infekzio Gaixotasun Berrien Aholku Batzordea, Osakidetzaren barnekoa, koronabirusak duen bilakaera aztertu zuen 2020ko urtarrilaren 24an eta ez zuen kezkatzeko arrazoirik ikusi.[21]

Birologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koronabirus birus-familia handia da, eta arnas gaixotasunak eragin ditzaketen birusek osatua, bai gizakiengan bai animaliengan. Gutxitan bada ere, animalien koronabirusak eboluzionatu eta gizakia infektatu dezake, eta gero pertsona batetik bestera heda daiteke, 2002ko azaroan Guangdong probintzian (Txina) agertu zen SARS birusarekin gertatu zen bezala (hau ere Guandongen agertu zen, 2002an. Antzekoa den MERS-CoV birusa ere Saudi Arabian atzeman zen lehen aldiz 2012an.

2020ko urtarrilaren 28an jakin zen birusa sintomarik erakusten ez duen gaixoak ere transmititu dezakeela.[22] Erakundeek onartu zuten honek zailtasunak sortzen dituela birusari aurre egiteko unean.[22]

Wuhaneko betakoronabirusaren sekuentziak antzekotasunak erakusten ditu saguzarretan aurkitutako betakoronabirusekin, baina beste hainbat koronabirusekin alderatuta, hala nola SARS Co-V eta MERS-CoV birusekin, ez da genetikoki berdina.[23][24]

Koronabirus berriaren bost genoma isolatu eta aztertu dira, besteak beste, Beta-KoV/Wuhan/IVDC-HB-01/2019, Beta-CoV/Wuhan/IVDC-HB-04/2020, Beta-CoV/Wuhan/DC-HB-05/2019, BetaCoV/Wuhan/WIV04/2019 eta BetaCoV/Wuhan/IPBCAMS-WH-01/2019 genomak.[23][25][26]

Birus berri honen RNAren sekuentziak 30 mila nukleotido inguruko luzera du.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur arte eritasun honek ez du tratamendu zehatzik, hortaz eskuragarri dauden tratamenduek sintomak leuntzea dute helburu.[27] Sintoma horiek sukarra, nekea, eztul lehorra eta arnas gabezia dira; kasu larrienetan pneumonia eta giltzurrunen gutxiegitasuna ere azaltzen da.[28][29][30] Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Txinatar Zentroak (CCDC) pneumonia sendatzeko baliatzen diren tratamenduek koronabirusak eragindako pneumonia sendatzeko eraginkortasunik duten ikertzen dihardu.[31]

Egun existitzen diren antibiralek gaixotasun hau sendatzeko balio dezaketen aztertzen dihardute zientzialariek,[27] horiek artean indinavir, saquinavir, remdesivir, lopinavir/ritonavir eta beta interferoia proteasa inhibitzaileak proposatu dira.[32][33][34] Aurrez aipatutako antigorputz monoklonalen (mAbs) eraginkortasuna ere ikerketapean dago.[35]

Prebentzio neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako prebentzio neurriak hurrenak dira:[36]

  • Saihestu ahal den neurrian kontaktu zuzena arnas-infekzio akutuak dituzten pertsonekin, bereziki, birusa dabilen tokietan.
  • Eskuak maiz garbitu, bereziki gaixo dagoen pertsona batekin egon ostean, edo bera ibiltzen den ingurunean egon ostean.
  • Saihestu animali basatiekin edozein kontaktu zuzen, gaixotasunaren kutsatzaile gisa jardun baitezakete.
  • Birusa dabilen lurraldeetara bidaiatu ostean arnas-infekzio akutu baten lorratzak nabarituz gero, eskatu osasun laguntza.
  • Arnas-infekzio akutua duten pertsonek ahoa eta sudurra estali behar dituzte doministiku edo eztul egitean, eskuak sarritan garbitu behar dituzte eta beste pertsonekin kontaktu zuzena ekidin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorbalenya, Alexander E. (2020-02-11) «Severe acute respiratory syndrome-related coronavirus – The species and its viruses, a statement of the Coronavirus Study Group» bioRxiv: 2020.02.07.937862 doi:10.1101/2020.02.07.937862.
  2. (Ingelesez) Wuhan seafood market pneumonia virus isolate Wuhan-Hu-1, complete genome 2020-01-17 . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  3. «中国疾病预防控制中心» www.chinacdc.cn . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  4. «New-type coronavirus causes pneumonia in Wuhan: expert - Xinhua | English.news.cn» www.xinhuanet.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  5. platform.gisaid.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  6. (Ingelesez) «Lockdowns rise as China tries to control virus» BBC News 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-23.
  7. Conversation, Haitao Guo, Guangxiang "George" Luo and Shou-Jiang Gao, The «Snakes could be the source of the Wuhan coronavirus outbreak» CNN . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  8. (Ingelesez) «Lockdowns rise as China tries to control virus» BBC News 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  9. (Ingelesez) Ji, Wei; Wang, Wei; Zhao, Xiaofang; Zai, Junjie; Li, Xingguang (2020-01-22) «Homologous recombination within the spike glycoprotein of the newly identified coronavirus may boost cross‐species transmission from snake to human» Journal of Medical Virology: jmv.25682 doi:10.1002/jmv.25682 ISSN 0146-6615 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  10. (Ingelesez) CohenJan. 26, Jon; 2020; Pm, 11:25 (2020-01-26) «Wuhan seafood market may not be source of novel virus spreading globally» Science | AAAS . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  11. (Ingelesez) «China coronavirus: Hong Kong scraps major Lunar New Year events» South China Morning Post 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  12. (Ingelesez) «Novel coronavirus: three cases reported in France» European Centre for Disease Prevention and Control 2020-01-25 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  13. (Ingelesez) Doherty, Ben (2020-01-25) «Coronavirus: three cases in NSW and one in Victoria as infection reaches Australia» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  14. «Operations Dashboard for ArcGIS» gisanddata.maps.arcgis.com . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  15. a b (Ingelesez) «Novel Coronavirus (2019-nCoV) SITUATION REPORT - 5 25 JANUARY 2020», World Health Organization, 2020-01-25, . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  16. (Ingelesez) «China confirms human-to-human transmission of new coronavirus», CBC, 2020-01-20, . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  17. «Koronabirusa albisteak 2020: Wuhango koronabirusaren zenbat kasu daude gaur? | EiTB Gai interesgarriak» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  18. «Emaitza mikrobiologikoek baztertu egin dute 'Koronabirus' bidezko infekzioa Gurutzetan ospitaleratutako pazientean» www.osakidetza.euskadi.eus 2020-01-27 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  19. Berria «Bizkaian ikertzen ari ziren gaixoak ez du koronabirusa» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  20. «Osakidetzak ez du "alertarako arrazoirik" ikusten koronabirusaren bilakaeran» Euskal Irrati Telebista 2020-01-24 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  21. «Infekzio Gaixotasun Berrien Aholku Batzordeak lasaitasuna eskatu du» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  22. a b Alzuru, Jone Bastida «Koronabirusa kutsakorra da sintomak agertu aurretik ere» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  23. a b «CoV2020», platform.gisaid.org, . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  24. «auspice» nextstrain.org . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  25. (Ingelesez) «Novel 2019 coronavirus genome» Virological 2020-01-11 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  26. (Ingelesez) Wuhan seafood market pneumonia virus isolate Wuhan-Hu-1, complete genome 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  27. a b (Ingelesez) «WHO says new China coronavirus could spread, warns hospitals worldwide» Reuters 2020-01-14 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  28. «武汉市卫生健康委员会» wjw.wuhan.gov.cn . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  29. Hui DS, I Azhar E, Madani TA, Ntoumi F, Kock R, Dar O, Ippolito G, Mchugh TD, Memish ZA, Drosten C, Zumla A, Petersen E. The continuing 2019-nCoV epidemic threat of novel coronaviruses to global health – The latest 2019 novel coronavirus outbreak in Wuhan, China. Int J Infect Dis. 2020 Jan 14;91:264–266. doi:10.1016/j.ijid.2020.01.009. PMID 31953166.
  30. (Ingelesez) «Q&A on coronaviruses» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  31. (Ingelesez) «China CDC developing novel coronavirus vaccine», Xinhua, 2020-01-26, . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  32. (Ingelesez) Xu, Zhijian; Peng, Cheng; Shi, Yulong; Zhu, Zhengdan; Mu, Kaijie; Wang, Xiaoyu; Zhu, Weiliang (2020-01-28) «Nelfinavir was predicted to be a potential inhibitor of 2019 nCov main protease by an integrative approach combining homology modelling, molecular docking and binding free energy calculation» bioRxiv: 2020.01.27.921627 doi:10.1101/2020.01.27.921627 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  33. Paules, Catharine I.; Marston, Hilary D.; Fauci, Anthony S. (2020ko urtarrilaren 23). "Coronavirus Infections—More Than Just the Common Cold". JAMA. doi:10.1001/jama.2020.0757. PMID 31971553.
  34. (Ingelesez) «Gilead assessing Ebola drug as possible coronavirus treatment» Reuters 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  35. (Ingelesez) Coronavirus: Vir Biotechnology and Novavax announce vaccine plans . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  36. «OMS | Nuevo coronavirus – Japón (procedente de China)» WHO . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]