Yevgeni Kissin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yevgeni Kissin
Evgeny Kissin TA 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1971ko urriaren  10a (47 urte)
Herrialdea  Errusia
 Erresuma Batua  (2002 -
 Israel  (2013 -
Hezkuntza
Heziketa Gnessin Russian Academy of Music Itzuli
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
Diskoetxea Deutsche Grammophon Itzuli
www.kissin.dk/
Yevgeni Kissin
Yevgeni Kissin autografoak sinatzen, 2009an Hong Kongen emandako kontzertu baten ondoren

Yevgeni Kissin (Mosku, 1971ko urriaren 10a) errusiar piano-jotzailea da. Ohi baino adimen handiagoko haurrentzako Gnessin Musika Eskolako ikasle izan zen. Sei urte zituela, Anna Pavlovna Kantorrekin hasi zen ikasten, eta hamabirekin Frédéric Chopinen pianorako bi kontzertuak jo zituen Moskuko Filarmonikarekin. Hala ere, Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua opus 23 lanaren joaldiak egin zuen ospetsu batez ere -1987an, Herbert von Karajanen gidaritzapean eta Berlingo Filarmonikoarekin egindakoak-. Gero, kontzertu bat eman zuen Tokion, zuzenean grabatu zena: Kissin in Tokyo. 1990eko irailean egin zuen debuta Estatu Batuetan, New Yorkeko Filarmonikoarekin eta Zubin Mehtaren gidaritzapean: Chopinen Pianorako 1. kontzertua mi minorrean, opus 11 jo zuen. Besteak beste, Haydn, Mozart, Rakhmaninov, Prokofiev eta Xostakovitxen kontzertuen grabazioak egin ditu Kissin: A Musical Portrait diskoan. Aipatutako musikari horien obrez gainera, Schumann, Liszt eta Beethovenenak ere baditu bere errepertorioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yevgeni Kissin Aldatu lotura Wikidatan