Edukira joan

Zeppo Marx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeppo Marx

Bizitza
JaiotzaManhattan1901eko otsailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPalm Springs1979ko azaroaren 30a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaSam Marx
AmaMinnie Marx
Ezkontidea(k)Marion Benda (en) Itzuli  (1927 -
Barbara Sinatra  (1959 -  1973)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, zinema aktorea, antzerki aktorea, enpresaburua eta komediantea
KidetzaMarx anaiak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0555688 Allocine: 3686 Allmovie: p46160 TCM: 124025 IBDB: 73081
Musicbrainz: d6e4610d-1f5f-455a-b7fd-fe77f56e04ea Find a Grave: 2760 Edit the value on Wikidata

Zeppo Marx edo Herbert Marx (New York, 1901eko otsailaren 25aPalm Springs, Kalifornia, 1979ko azaroaren 30a) umorista eta aktore estatubatuarra izan zen.

Marx anaietatik (Groucho, Chico, Gummo eta Harpo) gazteena zen, beraiekin batera hainbat pelikula ospetsu eginez 1921etik 1933 arte. Familia judua osatu zuten.

Anai serioarena egiten zuen.

Bere aitak Sam Marx zuen izena eta bere amak Minnie Schoenberg. Ama, komiko ibiltari baten agindupean zegoen eta hemendik jaio zitzaion aktore izateko arrazoi nagusiena Zeppori. Lehen aktore lanetan bere lau anaiekin hasi zen egiten.

Bere anaiak Leonard (Chico), Adolph (Harpo), Julius (Groucho) eta Milton (Gummo) ziren. Ezizen horiek hartu ondoren, ospe handia hartzen joan ziren. Ez dago garbi Zeppo ezizenaren arrazoia. Grouchoren hitzetan, zepelinean oinarritu zen, bere jaiotegunean probatutako tresna hegalarian, baina gehienen ustean, Mr. Zippo, garaiko vaudeville aktorearekin zuen antza izan zen arrazoia. Agian, bi teoriak dira egiak. Bada Lehen Mundu Gerra garaian, gerrara ez joateko nekazari paperean ibiltzen zirenean, horrelako izenak ematen ziotela elkarri eta hortik datorrela izena esaten duena; Zeke, Zeb eta horrelakoak esaten omen zioten eta, azkenean, Zeppo geratu omen zitzaion ezizen. Anaien adibidea jarraituz, "o" bukaera emango zion, ziurrenik.

Zeppo 1927ko apirilaren 12an ezkondu zen Marion Brendarekin eta 1944an ume bat adoptatu zuten, Thimothy, baina 1959an bikotea banandu egin zen. Handik 5 urtera, Barbara Blakeleyrekin ezkondu zen eta honen semea zen Bobby Oliver adoptatu zuen, bere abizena eman ziolarik; berriz ere, 1972 edo 1973 aldera, banandu egin zen eta ez zen sekula gehiago ezkondu. Barbara Blakeley, berriz, Frank Sinatrarekin elkartuko zen.

Zeppo Marx 1979ko azaroaren 30ean hil zen biriketako gaitz bat zela eta. Marx anaietako azkena izan zen desagertzen.

Marx sendia 1917 inguruan. Zeppo haurra da oraindik

Zeppo pertsonaia zuzen, erromantiko eta ez oso komikoa da Marx anaien lehen bost filmetan.

1921ean Humor Risk izeneko pelikulan hartu zuen parte, baina ez zuen arrakastarik izan. 1925 eta 1928 urte bitartean, Cocoanuts filmari esker, Broadwayra joateko aukera eman zioten eta, honi esker, Paramount konpainiarekin hasi zen grabatzen.

1925ean argitaratutako artikulu batek dioenez, Zeppo Marxek Adolphe Menjouren A kiss in the Dark filmean ere izan zuen paper bat, gaur egun frogarik ez izan arren, film honen kopia guztiak galdu egin baitira.

Zeppo komiko aparta zen eta behin baino gehiagotan ordezkatu zuen bere anaia Groucho; bere txixteek fama handia hartu zuten aktoreen artean, baina ez zuen sekula bere anaiei itzala egingo zien paper komikorik hartu.

Aktuazioetatik at, Zeppok mekanikarako zaletasun handia zuen eta Marx familiaren kotxearen funtzionamendua bere ardura izan ohi zen. 1941ean, AEBetako II. Mundu Gerrarako armamentua diseinatu eta ensanblatzen arituko zen Marman Products enpresa sortu zuen. Enola Gay, Hiroshima gainean botatako bonba atomikoa, Little Boyri lotzeko argoilak bere diseinuak izan ziren eta bere fabriketan egin ziren.

Antzerki elkarte bat ere sortu zuen bere anaia Gummorekin.

Erloju berezi bat ere sortu zuen, bihotzeko arazoak zituztenei pultsua neurtu eta alarma bidaltzen zuena, arazoren bat erregistratu bezain pronto.

Denbora gutxira, Paramount Konpainia utzi zuten eta, Irving G.Thalbergi esker, Marx anaiak Metro-Goldwyn-Mayeren hasi ziren lanean; bi pelikula filmatu zituzten: Una noche en la opera eta Un dia en las carreras, arrakasta handia lortuko zuten filmak biak ere.

The Cocoanuts pelikula
  • Humor Risk (1921)
  • A Kiss in the Dark (1925). Akreditaziorik gabe
  • The Cocoanuts (1929)
  • Animal Crackers (1930)
  • The House That Shadows Built (1931)
  • Monkey Business (1931)
  • Horse Feathers (1932)
  • Duck Soup (1933)