Ziro II.a Handia

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziro II.a» orritik birbideratua)

Ziro II.a Handia

Errege Handi

K.a. 559 - K.a. 530
Kanbises I.a - Kanbises II.a
Shahanshah

K.a. 559 - K.a. 530
Kanbises I.a - Kanbises II.a
Bizitza
JaiotzaAnshanK.a. 600-K.a. 576
Herrialdea Akemenestar Inperioa
Anshan
HeriotzaSir DariaK.a. 530eko abendua (69/70 urte)
Hobiratze lekuaZiro II.aren hilobia
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaKanbises I.a
AmaMandane of Media
Ezkontidea(k)Cassandane (en) Itzuli
Amitis Shahbanu (en) Itzuli
Neithiyti (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaAkemenestar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako persiera
Babylonian (en) Itzuli
elamita
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, buruzagi militarra, fundatzailea eta monarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Find a Grave: 12077 Edit the value on Wikidata

Ziro Handia[1][2] (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁‎,[3] kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ‎, Kūrosh-e-Bozorg) (K.a. 600-K.a. 576K.a. 530eko abendua[4]), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa,[5] Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen, lehenbiziko persiar inperioarena alegia. Antzinako Ekialde Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen, eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Erresuma Mediterraneotik eta Dardaneloetatik Indus ibairaino zabaldu zuen, ordura arteko inperiorik handiena sortuz.[6]

Antzinako elezahar askotan heroi gisa ageri da Ziro II.a. Aurrena Xenofontek, greziar soldadu eta idazleak, bere Ziropedian azaldu zuen; geroago Herodoto historialariak eman zuen Ziroren bizitzaren berri. Errege eskuzabaltzat aurkezten dute, antzinako persiarrek “herriaren aita” deitzen zutena eta, Biblian, Babilonian preso zeuden juduen “askatzaile”.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezaharrean, Irango beste dinastia-fundatzaileen historian bezalatsu, aitona Astiagesek, aginpidea kenduko ziolako beldurrez, Ziro jaio berria hiltzeko agindua eman zuela kontatzen da. Artzain batek, errukiturik, hazi omen zuen ezkutuan, eta Zirok gero, dohain izugarriz horniturik, bere aitona garaitu zuen. Garaipen hori egiazki gertatu zen; Astiages, mediarren erregea, errendiarazi zuen Zirok K.a. 550 inguruan, eta Akemenestar Inperioa, hobeto antolatua eta indartsuagoa, ezarri zuen mediarraren lekuan.

Aurrenik Lidia beretu zuen, eta segidan Lidiaren mendeko ziren Asia Txikiko greziar hiriak. Hurrena Babilonia aldera jo zuen; erraz konkistatu zuen, babiloniar herria ez baitzegoen pozik bere errege Nabonidorekin; hala, K.a. 539an antzinako hiri handiena persiarren esku geratu zen. Babiloniaren konkistak beste lurralde batzuk eman zizkien persiarrei, Siria eta Palestina. Zilizia ere, Lidiaren kontrakoa baitzen, haren inperioaren barne geratu zen itun baten bitartez. Era horretan, armen bidez nahiz diplomaziaz, ordu arte izandako inperiorik handiena sortu zuen. Erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena. Ezin izan zuen Egipto konkistatu, K.a. 530eko abenduan, Masageta izeneko konfederazioaren aurka borrokatzen ari zela, Sir Daria ibaitik gertu hil zelako[7]. Kanbises II.a semeak ordeztu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.

Zirok ez zituen konkistatutako herriak zapaldu, aitzitik, haiengandik ikasi zuen; hala, mediarren gobernu moduak hartu zituen; dirudienez, mediar aholkulari edo ministro bat ezarri zuen ohi persiar agintarien laguntzaile. Elamgo zibilizazioko ohitura ugari beretu zituen, eta bere mendeko herrien erlijioak eta errituak errespetatu zituen.[8] Hala, 40.000 judu beren herrira, Palestinara, itzuli ahal izan ziren Zirori esker. Ziroren eragina eta ospea oso handiak izan ziren, eta haren bizitza elezahar eta kontakizun askoren iturburu izan zen. Elezahar eta kontakizun horiek greziarrengana iritsi ziren, eta Alexandro Handiarengan eragin handia izan zuten. Ziroren ospea aregotu egin zen erromatarren tradizioan ere, eta Biblian inoiz “mesias” deitua da. Egungo irandarrek beren ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 6 or..
  2. Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. .
  3. Ghias Abadi, R. M.. (2004). Achaemenid Inscriptions lrm;. Teheran: Shiraz Navid Publications, 19 or. ISBN 964-358-015-6..
  4. Lendering, Jona. livius.org. livius.org.
  5. Xenofonte, Anabasis I. IX.
  6. Kuhrt, Amélie. (1995). The Ancient Near East: C. 3000-330 BC. Routledge, 647 or. ISBN 0-4151-6762-0..
  7. Beckwith, Christopher. (2009). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton eta Oxford: Princeton University Press, 63 or. ISBN 978-0-691-13589-2..
  8. Heyworth Mills, Lawrence. (1906). Zarathustra, Philo, the Achaemenids and Israel. Open Court, 467 or..


Aurrekoa
Kanbises I.a
Persiar Inperioko erregea
K.a. 559-K.a. 530
Ondorengoa
Kanbises II.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]