A View to a Kill

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:59, 23 urtarrila 2016

A View to a Kill (euskaraz Hiltzeko Ikuspegia) 1985eko John Glen ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen For Your Eyes Only istorio laburren bilduman oinarritua dago. Filma honetako protagonista nagusia James Bond britainiar agente sekretua da. Bertan, Roger Moore, Tanya Roberts, Grace Jones, Patrick Macnee eta Christopher Walken aktoreek antzeztu zuten.

Roger Moore aktoreak James Bond pertsonaia antzeztu zuen azken filma izan zen.

Argumentua

James Bondek (Roger Moore) bere nagusiengandik Max Zorin (Christopher Walken) enpresaburu misteriotsua eta ustezko KGBren espioia atzemateko misioa jaso du, mikrotxip iraultzaile batzuen bidea munduaren nagusi bilakatu nahi baitu. Puntako enpresekin aliaturik, bere helburua AEBtako Kaliforniako Silicon Valley eta San Andres faila suntsitzea da, ondorio izugarriak izango lituzkeen lurrikara bat sortuz.

Aktoreak

Filmaketa

Filma hau Siberia/Alaska (hasierako kredituen aurretik), Londres, Amberley eta Ascot (Erresuma Batua), Eiffel dorrea eta Chantillyko gaztelua (Frantzia), eta AEBtako San Francisco hirian girotu zen. Aldiz, honako kokaleku hauetan filmatu zen: Pinewood estudioak, Ascoteko zaldi lasterketa eta Amberley Working museoa (Ingalaterra), Jokulsarlon (Islandia), Suitza, Eiffel dorrea, Eiffel dorrearen gaineko Jules Verne jatetxea, Paris, Chantillyko gaztelua eta Grosboiseko gaztelua (Frantzia), San Franciscoko hiriko Golden Gate zubia eta Fisherman's Wharf (AEB).

Kanpo loturak