Adolfo Guiard Larrauri

Wikipedia(e)tik
Adolfo Guiard» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adolfo Guiard
Datu pertsonalak
Izen osoa Adolfo Guiard Larrauri
Jaio 1860ko abuztuaren 10a
Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1916ko martxoaren 8a (55 urte)
Bilbo ( Bizkaia)

Adolfo Guiard Larrauri (Bilbo, 1860ko abuztuaren 10a - ibidem, 1916ko martxoaren 8a) euskal margolari inpresionista izan zen[1].

Antonio Lekuonarekin hasi ondoren, hasieran Bartzelonara eta 1878an Parisera joan zen[2]. 1886an jaioterrira itzuli eta bertan lan egin zuen. Inpresionismoaren aitzindaria izan zen Euskal Herrian, nahiz eta bere lanetan kolorea baino marrazkia, irudia eta gauzen ingurua nabarmentzen ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suburbio edo La niña del clavel.
La promesa.

Aita frantsesa zuen, baina bera bilbotarra zen. Antonio Lekuona izan zuen lehen maisua; hemezortzi urte zituela Parisa joan zen bizitzera. Han ezagutu zuen Degas, gero adiskide handia izango zuena. Londresa jo zuen ondoren, eta han ere bolada luzeak egin zituen. Oso gizon alaia omen zen, Bilboko parte zaharrean oso ezaguna, era guztietako adiskideak egiteko gauza baitzen. Aldi berean, jakituria handiko gizona zen. Unamunok hau idatzi zuen Guiardi buruz: "Huraxe izan zen Goncourtarrak, Huysmans eta Baudelaire ezagutarazi zizkidana; haren liburuetan irakurri nituen." Eta beste leku batean: "Adolfo Guiard eta Larrauri, atxuriarra, hau da, bilbotar-bilbotarra, baina frantses kumea, Bilbon erori zen, bere jaioterrian, Paristik bueltan. Erori, horixe da hitza. Eta erori zen berekin eroraraziz frantses inpresionismoaren margolaritza-teknika eta literatura-teknika osoa.(…) Baina beretua dena, eta originaltasun tonu nabarmenez…"

Guiarden lan bikainena, eta ezagunena, La niña del clavel edo Suburbio izenekoa da, Manet eta Degasen bidetik, koloreen erabilera guztiz delikatuan zuen maisutasunaren erakusgarri: gama monokromatiko urdina da nagusi koadroan, neskak ahoan duen krabelin gorriak hausten duena. Izan ere, koloreen fintasuna eta aberastasuna nabarmentzen da beti Guiarden pinturan. Nolanahi ere, Guiardek, bere paristar lankideek bezala, artea zuen beti gogoan, ez akademia edo sariak. Beste obra nagusi batzuk: La terraza (1887), Cazadores (1887), La siega (1887), La promesa (1877) eta El grumete.

Koadro asko ez zituen bukatu, eta, oro har, ez zituen koadro handiak egiten. Bestalde, dekorazioko pintura ere landu zuen eta Euskal Herriko eraikuntza batzuetako beirategiak landu zituen (Bilboko Arte Ederretako Museoa, Gernikako Juntetxea, Oiartzungo Rafael Pikabearen jauregia).

Biriketako gaitzak jota hil zen 1916. urtean.

Lan nabarmenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Auñamendi Eusko Entziklopedia, Adolfo Guiard y Larrauri, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee57294 .
  2.   de la Sota Aburto, Alejandro (1952), Algo sobre Adolfo Guiard. Viñetas bilbaínas .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolfo Guiard Larrauri Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.