Alberto Savinio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto Savinio

Bizitza
JaiotzaAtenas1891ko abuztuaren 25a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1891ko abuztuaren 25a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1952ko maiatzaren 5a)
HeriotzaErroma1952ko maiatzaren 5a (60 urte)
Hobiratze lekuaUdako hilerria
Familia
AitaEvaristo de Chirico
Ezkontidea(k)Maria Savinio (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
greziera modernoa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikagilea, margolaria, kazetaria, antzerkigilea eta itzultzailea
Mugimenduametaphysical painting (en) Itzuli
Izengoitia(k)Alberto Savinio
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuapianoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm4644391 Discogs: 953311 Find a Grave: 192901917 Edit the value on Wikidata

Andrea Alberto Francesco de Chirico, Alberto Savinio izengoitiaz (Atenas, 1891ko abuztuaren 25aErroma, 1952ko maiatzaren 5a) italiar idazle, margolari, musikari, kazetari, saiakeragile eta musikagilea izan zen.

Atenasen jaio zen, Italiako trenbideetako ingeniari baten semea. Giorgio de Chiricoren anaia gaztea izan zen. Hamabi urterekin pianoan eta musika-konposizioan graduatu zen Atenasko Kontserbatorioan. Aita hil ondoren, familia Italiara joan zen, eta gero Munichera. Han Saviniok musika ikasketak zabaldu zituen Max Regerrekin. Arrakastaz hasi zen operak konposatzen eta 1911n Parisen kokatu zen eta abangoardia artistikoa ezagutu zuen. 1914an "Alberto Savinio" izengoitia aukeratu zuen bere anaia Giorgiorengandik bereizteko. Urte horretan "Sincerismo" izeneko musika mugimendua sortu zuen, disonantzia eta erritmoa ezaugarri zituena. Guztira bost opera konposatu zituen.

47 liburu ere argitaratu zituen, tartean nobelak, poemak, autobiografia eta memoriak.

Lehen Mundu Gerra hasi eta gutxira, Italiako armadan sartu zen. Bere anaiarekin batera Ferrarara bidali zuten eta han margolaritza metafisikoa sortu zuten Carlo Carràrekin batera. 1917an Salonikara bidali zuten armadako interprete gisa.

1919 eta 1922 artean La Ronda literatur aldizkariaren kolaboratzaileetako bat izan zen. Parisen, 1926tik, margolaritzan aritu zen. Surrealismoan eragin handia izan zuen eta, aldi berean, Guillaume Apollinaire, Picasso, Jean Cocteau, Max Jacob eta Fernand Légerren eragina jaso zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak eta saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hermaphrodito (1918)
  • La casa ispirata (1925)
  • Angelica o la notte di maggio (1927)
  • Tragedia dell'infanzia (1937)
  • Achille innamorato (Gradus ad Parnassum) (1938)
  • Dico a te, Clio (1940)
  • Infanzia di Nivasio Dolcemare (1941)
  • Narrate, uomini, la vostra storia (1942)
  • Casa "La Vita" (1943)
  • Ascolto il tuo cuore, città (1944)
  • La nostra anima (1944)
  • Sorte dell'Europa (1945)
  • Introduction à une vie de Mercure (1945)
  • Souvenirs (1945)
  • I miei genitori, disegni e storie di Alberto Savinio (1945)
  • Tutta la vita (1945)
  • L'angolino (1950)
  • Scatola sonora (1955)
  • Vita dei fantasmi (1962)
  • Nuova enciclopedia (1977)
  • Torre di guardia (1977)
  • Il signor Dido, Milán, Adelphi, (1978)
  • Opere. Scritti dispersi. Tra guerra e dopoguerra (1943-1952) (1990)
  • Sorte dell'Europa (1945)
  • Maupassant e "l'Altro" (1944)
  • Capri (1988)
  • Vita di Enrico Ibsen (1979)
  • Il sogno meccanico (1981)
  • Palchetti romani (1982)
  • Alle cinque da Savinio (1983)
  • Capri (1988)
  • Partita rimandata. Diario Calabrese (1996)
  • La nascita di Venere (2007)

Hitzaurreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Drammaticità di Leopardi", Giacomo Leopardi, Florentzia, Sansoni, 1938
  • Leo Longanesi (1941)
  • Pittori italiani del Novecento in Francia. Italiani nel mondo. Lezioni per il Lyceum (1942)
  • Fabrizio Clerici: Dieci litografie (1942)
  • Tommaso Campanella: La città del sole (1942)
  • Luciano di Samosata: Dialoghi e saggi (1944)
  • La civilisation finienne 1945
  • Tommaso Moro: L'Utopia 1945
  • Voltaire: Vita privata di Federico II 1945
  • Gigiotti Zanini 1947
  • La mia pittura (1949)
  • "Luigi Pulci" (1954)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La morte di Niobe (1925)
  • Capitan Ulisse (1934)
  • La famiglia Mastinu (1948)
  • Emma B. vedova Giocasta (1949)
  • Alcesti di Samuele (1949)
  • Orfeo vedovo (1950)
  • Vita dell'uomo (1950)

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Persée, ballet (1913)
  • Deux amours dans la nuit, ballet (1913)
  • La Mort de Niobé (1913)
  • Les chants de la Mi-Mort, opera (1914)
  • Vita dell'uomo, ballet (1948)
  • Agenzia Fix, opera (1950)
  • Cristoforo Colombo, opera (1952)
  • Serenata piano.

Itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Brantôme, Le dame galanti (1937)
  • Maupassant, Venti racconti, 1944)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]