Alternadore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alternadorea energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko gai den makina elektrikoa da, korronte elektriko alternoa sortzeko erabiltzen dena, indukzio elektromagnetikoan oinarrituta, eroale elektrikoak imanetatik hurbil higitzen direnean gertatzen diren efektu elektrikoen bitartez.

Alternador.svg

1 Irudia.- Alternadore arrunt baten elementuak


Alternadorea iman batetik hurbil biratzen duen haril edo hari eroale kiribilduak eratzen du. Eroalea imanaren eremu magnetikoaren barruan mugitzen dugunean, eroalearen barruan korronte elektrikoa sortzen da. Harilak bira erdi egiten duen bakoitzean, bere barruan sortzen den korronteak noranzkoa aldatzen du, eta, beraz, tresna honek sortzen duen korrontea alternoa da.

Harila eratzen duen hariaren muturretan delga edo segmentu izeneko eraztunak daude konektaturik. Delga horiek eskuilatxo batzuk ukitzen daude uneoro; eskuilatxo horiek dira elektrizitatea batzen dutenak eta, era berean, harilari aske biratzen uzten diotenak.


Fundamentu matematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fluxu magnetikoa (Φ) bobina osatzen duten espirek eta horiek eragindako eremu magnetikoaren intentsitatea B, espiraren gainazaletik (s) eta hau dagoen planoaren eta eremu magnetikoaren norantzaren angeluaren kosinuaren arabera definitzen da. Beraz, aldiuneko fluxu-magnetikoa:

 d\Phi=B\times ds\times cos\phi \,

Bestalde fluxu magnetikoaren aldaketa dagoenean I.E.E bat (ε) induzitzen da, orduan hau izango dugu,

\epsilon =-\frac{d\Phi}{dt}

ε letraren aurretik dagoen minus zeinuak Lenz-en Legearen arabera esaten digu, korrente induzitua bere kausari kontrajartzen zaiola.

Indar elektroeragile induzitua espira batean ε-ren berdina bada, indar elektroeragile osoa osoa) honen berdina da:

\epsilon_{osoa} = E\times N \,

N espira kopurua izanik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alternadore Aldatu lotura Wikidatan