Haize-sorgailu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Offshore sorgailu eolikoak (Belgika)
Sorgailu eoliko indibiduala
(1,75 Kw, diametroa 2m), Donostiako udaletxearen aurrean.

Haize-sorgailuak edo aerosorgailuak (batzuetan sorgailu eolikoak) haizeak abiarazten duen turbina batengatik (turbina eolikoa) mugitzen den sorgailu elektriko bat da. Kasu honetan, airearen mugimenduaren energia zinetikoak, errotore helize bati ematen dio energia mekanikoa eta errotore horren transmisio sistema mekanikoaren bidez generadorearen errotorea biratu egiten da. Normalean alternadore trifasiko bat izaten da eta horrek, errotazio energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzen du.

Aerosorgailu ezberdinak existitzen dira: potentziaren arabera, errotazio ardatzaren disposizioaren arabera, generadorearen arabera...

Aerosorgailuak bakarrik, modu isolatu batean, edo taldeetan lan egin dezakete, parke eolikoetan edo generazio eolikoen plantetan, inpaktu anbientalaren arabera eta palen mugimenduak eragindako turbulentzien arabera.

Europan bi eredu bereizten dira bereziki:

  1. Europa erdialdeko eredua, non aerosorgailuak hirietatik gertu talde txikietan kokatzen diren.(Alemanian, Danimarkan eta Herbehereetan).
  2. Espainiako eredua, non aerosorgailuak hirietatik nahiko urrun egoten diren, mendialdean taldetan.

Energia eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia eolikoa haizeak aerosorgailuaren palak mugitzerakoan sortzen den energia da. Energia hau, garapen prozesu bat jarraitzen hari dena, kontsumo energetikoaren demandagatik sortua da.

Normalean, haize zonalde hoberenak kostaldean aurkitzen dira, lur eta itsasoaren korronte termikoen ondorioz; ordoki kontinental handietan, arrazoi berdinengatik; eta zonalde menditsuetan.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardatz horizontalekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aerosorgailu hauek, ekipoaren errotazio ardatza lurrarekiko paraleloa izaten dute.

Ardatz horizontalaren zati nagusienak:

  1. Errotorea: errotorearen palak, material konposatuekin eraikituta daude nagusiki eta makina elektrikoetan( generadore elektrikoetan) biratu egiten dute. Errotore modernoak 42m-tik 80m-ko diametroa esuki dezakete eta MW askoko potentziak produzitu. Errotazioaren abiadura palaren puntako abiaduraren arabera mugatuta dago eta palaren puntaren abiadura irizpide akustikoek mugatzen dute.
  2. Gondola edo nacelle-a: bertan gordetzen dira aerosorgailuaren elementu mekaniko eta elektriko guztiak (biderkatzailea, generadorea, kontrol armairua,...)
  3. engranajeen kaxa:Modeloaren arabera egon daiteke eta hauen funtzioa errotorearen ardatzaren abiadura txikia generadorearen ardatzaren abiadura handira transformatzea da.
  4. generadorea: mota askotakoak izan daitezke, aerosorgailuaren diseinuaren arabera. Sinkronomoak ala asinkronomoak, urtxintxa-kaiola edo bi aldiz elikatuak, iman permanenteekin izan daitezke.beraz, esan dezakegu generadoreak energia elektrizitatean bihurtzen duela.
  5. Dorrea: generadorea leku altuenean mantentzen du, bertan haizeak intentsitate handiagoa duelako eta horrela palak biratu dezakete eta ekipoaren kargak lurrera transmititu ahal dira.
  6. Kontrol sistema: ekipoaren funtzionamenduaren segurtasunaz arduratzen da, gondolaren orientazioa kontrolatzen du, palen posizioa eta ekipoak emandako potentzia totalaz.

Ardatz bertikalekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haize-sorgailu hauetan, errotazio ardatza lurrarekiko perpendikularra da.

Bere abantailak dira:
  1. Dorrerik ez dutela behar, eta ondorioz, bere generazioen sistemen mantentzea errazagoa da.
  2. Orientazio mekanismorik ez dute behar.
Bere desabantailak dira:
  1. Lurretik hurbilago daudenez, hartzen duten haizearen abiadura txikia da.
  2. Efizientzia txikia.
  3. Ez dira automatikoki abian jartzen, sarera konektatuta egon behar dira generadorea motor bat bezala erabiltzeko eta arrankatu ahal izateko.
  4. Kable tentsoreak behar dituzte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Haize-sorgailu