Dinamo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau sorgailuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dinamo (argipena)».

Dinamoa indukzio elektromagnetikoari esker energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duen sorgailu elektrikoa da.

Printzipio fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu magnetikoa iman batez sortuz edo elektroiman finko batez (induktorea) bobina birakari bat zeharkatzean (induzituta) bere erdialdean sortzen da lortutako korrontea. Haril birakari honetan induzitutako korrontea, hasiera batean alternoa da jarraian eraldatua, kommutadore birakari baten ekintzaren bitartez. Induzituarekin solidarioki, biltzailea dago, delga izeneko elektrodo batzuez eratua, hemendik kanpoaldera gidatua dagoena beste kontaktu finko batzuen bidez. Hauek erratzatxoak deitzen dira eta igurtziduraz egiten dute kontaktua biltzaileko delgekin.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faraday-ren diskoa.

1831 eta 1832an zehar Michael Faradayk aurkitu zuen gidari elektriko bat eremu magnetiko batera perpendikularki mugituz potentzial diferentzia bat eratzen zela. Hau aprobetxatuz, lehenengo sorgailu elektromagnetikoa sortu zuen, Faradayren diskoa, sorgailu homopolarra, ferra itxurako iman baten ertzen artean biratzen zuen kobrezko disko bat erabilita, korronte jarrai txiki bat sortzen zuena.

Bizikleta batean intentsitate elektriko txikiko argia sortzeko energia sorgailu moduan ere erabili izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinamo Aldatu lotura Wikidatan