Volt
Volt-a (V ikurra) Nazioarteko Unitate Sistema-eko (NUS) unitate eratorria da potentzial elektriko, voltai eta indar elektroeragilearentzako. Alessandro Volta-ren omenez jasotzen du izena, nork 1800ean, pila voltaikoa asmatu zuen, aurreneko bateria kimikoa.
1 V, watt bateko (1 W) potentzia erabiltzen duen anpere bateko (1 A) korronte batek, eroale batean sorturiko potentzial diferentziari dagokio.
Volt-aren definizioa beste era batera ere uler daiteke: bi punturen arteko potentzial diferentzia Volt batekoa izango da, baldin eta coulomb bateko (1 C) karga, puntu batetik bestera garraiatzeko beharrezkoa den energia Joule batekoa (1 J) bada.
Beraz,
| Nazioarteko Unitate Sistema |
| Oinarrizko unitateak luzera: m | masa: kg | denbora: s | intentsitate elektrikoa: A | tenperatura: K | substantzia kantitatea: mol | argi-intentsitatea: cd |
| Unitate eratorriak maiztasuna: Hz | indarra: N | presioa: Pa | energia/lana/beroa: J | potentzia: W | karga elektrikoa: C | potentzial elektrikoa/indar elektroeragilea: V | erresistentzia elektrikoa: Ω | kondukzio elektrikoa: S | kapazitatea: F | fluxu magnetikoaren dentsitatea: Wb | indukzioa: H | eremu magnetikoa/indukzio magnetikoa: T | argi-fluxu: lm | iluminazioa: lx | erradioaktibitatea: Bq | xurgatutako dosia: Gy | dosi baliokidea: Sv | jarduera katalitikoa: kat |
| Unitate osagarriak |
![[U]_{NUS}=\mathrm{V}=\frac{\mathrm{J}}{\mathrm{C}}
=\frac{\mathrm{W}}{\mathrm{A}}
=\frac{\mathrm{kg}\cdot\mathrm{m}^2}{\mathrm{s}^3\cdot\mathrm{A}}](http://upload.wikimedia.org/math/a/6/8/a68fa981f455b4bf55767dab21b5a47d.png)