Andrii Xevtxenko
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Andrii Mykolajovytx Xevtxenko | |
| Jaio | 1976ko irailaren 29a (36 urte) | |
| Yahotyn (Ukraina) | ||
| Posizioa | Aurrelaria | |
| Garaiera | 183 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1994-1999 1999–2006 2006-2009 2008-2009 2009-2012 |
Dinamo Kiev AC Milan Chelsea FC AC Milan (utzita) Dinamo Kiev |
117 (60) 208 (127) 48 (9) 18 (0) 55 (23) |
Andrii Mykolajovytx Xevtxenko[1] —ukraineraz Андрі́й Микола́йович Шевче́нко— (Yahotyn, Kieveko oblasta, Sobietar Batasuna, 1976ko irailaren 29a) ukrainar politikaria eta futbolari ohia da.
Futbolaritzat, 2004an Urrezko Baloia lortu zuen, eta aurreko urtean UEFAko Txapeldunen Liga eskuratu zuen AC Milanekin. Honekin batera hainbat liga eta kopa tituluak lortu ditu Ukraina, Italia eta Ingalaterran. Halaber, Europako klub txapelketen historian, guztira 67 gol eginda, gol gehien egin duten futbolarien artean hirugarrena da, Filippo Inzaghiren eta Raúl Gonzálezen ondoren.
Gainera, Ukrainako selekzio nazionalarekin final-laurdenetara iritsi zen 2006ko Munduko Futbol Txapelketan, hau da, bere herrialdeko taldeak jokatutako lehenengo munduko txapelketan.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 156. araua: Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.