Oleg Blokhin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oleg Blokhin.

Oleg Volodymyrovytx Blokhin edo Oleg Blokhin (Kiev, 1952ko azaroaren 5a) futbolari ukrainarra izan zen, SESBeko inoizko hoberenetarikoa izan dena eta 1975ean "Urrezko Baloia" lortu zuena. Aurrelari moduan aritu zen eta Dinamo Kiev taldean 19 urtez ibili zen, 433 partida jokatuz eta 211 gol sartuz. Halaber, SESBeko futbol selekzio nazionalarekin partida gehien jokatu duen pertsona izan da (112), bai eta selekzio harekin gol gehien sartu duena ere (42).

Gaur egun entrenatzailea da, eta hainbat europar talde gidatu ditu, batez ere Grezian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oleg Blokhin Aldatu lotura Wikidatan