Franz Beckenbauer
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Franz Anton Beckenbauer | |
| Ezizena | Der Kaiser ("Kaiserra") |
|
| Jaio | 1945eko irailaren 11a (66 urte) | |
| Posizioa | Erdilaria, atzelaria eta liberoa | |
| Garaiera | 181 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1963-1964 1964-1979 1979-1981 |
FC Bayern München New York Cosmos Hamburger SV New York Cosmos |
427 (60) 105 (19) 28 (0) 27 (2) |
Franz Anton Beckenbauer (Munich, Bavaria, Alemania, 1945eko irailaren 11a) alemaniar futbolari-ohia da. Ezizenez "Kaiserra", Alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onena bezala jo ohi da.
1974ko Munduko Futbol Txapelketa eta 1974ko Eurokopa irabazi zuen Alemaniako Selekzioaren kapitaina izan zen, halaber 1990ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen Alemaniako Selekzioaren entrenatzailea ere izan zen. Gainera FC Bayern München taldeko jokalaria zela UEFAko Txapeldunen Liga bat, Kontinentearteko Kopa bat, Europako Errekopa bat, lau Bundesliga eta lau Alemaniako Kopa bereganatu zituen.
1972 eta 1976 urteetan Urrezko Baloia saria irabazi zuen. 2004ean IFFHS erakundeak argitaratutako Mendeko futbolari onenaren sailkapenean hirugarren postuan gelditu zen.
Beckenbauer futbolari balioanitza izan zen, nahiz eta erdilari gisa nabarmendu, joko zelaiko kokapen ezberdinetara moldatu zen, libero postuaren sortzailea izan zelarik.
[aldatu] Iruditegia
-
Beckenbauer 1974an