Michel Platini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michel Platini
Michel Platini
Datu pertsonalak
Izen osoa Michel François Platini
Jaio 1955eko ekainaren 21a
Meurthe-eta-Mosela (Frantzia)

Michel François Platini (Joeuf, Meurthe-eta-Mosela, Frantzia, 1955eko ekainaren 21a) futbolari ohi frantziarra da, munduko inoizko hoberenetarikoa izan zena. Erdilari moduan jokatu izan zuen. Urrezko Baloia hiru aldiz eskuratu zuen, horrelakorik lortzen bakarra izanda Johan Cruyff eta Marco van Basten herbeheretarrekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urterekin hasi zen futbolean jokatzen, eta 1973an egin zuen debuta Frantziako Ligako lehen mailan, Nancy taldearekin. 1977-78 denboraldian Kopa irabazi zuen bere taldearekin, eta harrezkero garbi erakutsi zuen kalitate bikaineko jokalaria zela.

1980. urtean Saint Etienne taldeak kontratatu zuen eta 1982az gero Juventus taldean jokatu zuen. Talde haiekin lortu zituen, besteak beste, Liga txapelketak (Frantziakoa 1980-81ean, Italiakoa 1983-84 eta 1985-86an), Errekopa (1983-84), Kopa (1982-83), Superkopa (1984) eta Kontinente arteko kopa (1985). Bestalde, Europan diharduen jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia eskuratu zuen 1983, 1984 eta 1985ean.

70 alditik gora izan zen Frantziako selekzioaren jokalari, eta Argentinako munduko txapelketan (1978), Espainiakoan (1982) eta Mexikokoan (1986) parte hartu zuen; Nazioen Eurokopa irabazi zuen 1984an (golegile nagusia bera izan zen).

1987an futbolari karrera utzi, eta hurrengo urtean Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten (1992 arte), eta 1990ean Frantziako futbol federazioko zuzendaritzako kide. 1998an Frantziako Munduko Koparen antolaketa batzordeko lehendakari izan zen. 1990ean espetxe zigorra ezarri zioten Saint Etienne taldean aitortu gabeko funts batetik zenbait futbolariri ordaintzen zitzaien saria zela eta.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira 432 partida (224 gol).

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen Frantziako selekzioarekin 1984an. Txapelketa hartan jokalaririk onena eta golegile nagusia izendatu zuten.

Bestela, selekzioarekin 72 partida jokatu zituen guztira eta 41 gol sartu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Platini Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]