Ronaldo
Wikipedia(e)tik
Ronaldo Brasilen, prentsaurrekoa ematen ari dela.
Ronaldo Luís Nazário de Lima edo Ronaldo bakarrik (Rio de Janeiro, 1976ko irailaren 22) Brasilgo futbol aurrelaria da, espainiar hiritartasuna ere badaukana.
Haren abiadura baloia oinetan dela eta, O fenômeno goitizena eman diote. Horretaz gain, golak sartzeko sena aparta du, atezainaren aurrean inoiz urduritasuna edo ezbaiak erakutsi gabe.
Arrakasta andana lortu du haren ibilbidearen zehar. Munduko Txapelketa 1994an eta 2002n irabazi zuen. 1998an finalera iritsi ziren. FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria hirutan eman diote: 1996, 1997 eta 2002n.
Ibilbidea [aldatu]
- 1990-1991 Social Ramos Club
- 1991-1993 São Cristóvão de Futebol e Regatas
- 1993-1994 Cruzeiro Belo Horizonte
- 1994-1995 PSV Eindhoven
- 1996-1997 FC Barcelona
- 1997-2002 Inter Milan
- 2002-2007 Real Madrid
- 2007-2008 AC Milan
- 2009- Corinthians