Lev Yashin
| [[Fitxategi: |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Lev Ivánovich Yashin | |
| Ezizena | Armiarma Beltza ("The Black Spider") |
|
| Jaio | 1929eko urriaren 22a | |
| Hil | 1990eko martxoaren 20a | |
| Posizioa | Atezaina | |
| Garaiera | 189 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1949-1979 1954-1967 |
FC Dinamo Mosku SESBeko futbol selekzio nazionala |
326 (0) 78 (0) |
Lev Ivánovich Yashin (Лев Ива́нович Я́шин, Mosku, 1929ko urriaren 22an jaioa - Mosku, 1990eko martxoaren 20ean zendua) sobietar futbol atezaina izan zen, batzuentzat Eduard Streltsov futbolariarekin batera Errusiako garai guztietako futbolaririk onena izan omen zen. Askok futbolaren historiako atezainik hoberenetzat dute, zaletuen artean "Armiarma Beltza" ezizenez ezaguna zelarik.
Bizitza [aldatu]
Gaztetan, izotz hockeyan ala futbolean aritzeko zalantzak izan bazituen ere, azkenean, 1951n, futbolari ekitea aukeratu zuen, eta Armada Gorriaren futbol taldean sartu zen, Moskuko Dynamon. Bertan 1972 arte jokatu zuen atezain gisa. Sobietar Batasuneko selekzioarekin 1956ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta 1960an selekzio nazionalen Europako Kopako txapeldun izan zen. Horiez gainera, 1958, 1962 eta 1966ko mundu txapelketetan finalak jokatzera iritsi zen, eta hiruretan atezainik onenaren titulua eskuratu zuen. 1954 eta 1970. urteen bitartean, munduko futbolaririk hoberentzat hartu zuten bere espezialitatean, eta Leninen Ordena izeneko saria eman zioten bere sorterrian 1960. urtean. Bizitzako azken urteetan, gaixotasun larri baten ondorioz hanka galdu eta hil zen arte, Sobiet Goreneko diputatu gonbidatua izan zen. Pantera beltza esan ohi zioten bere janzkeragatik.
Taldeak [aldatu]
| Taldea | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|
| FC Dinamo Mosku | SESBeko futbol selekzio nazionala | 1949−1971 |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.