Proventzera
| Proventzera Prouvençau (mistraliar arau) Provençau (arau klasiko)' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hiztunak: | 362.000 inguru | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Okzitaniar-katalana Okzitaniera Proventzera |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Proventzera (okzitanieraz: Provençau edo Prouvençau; pʀuveⁿˈsaw ahoskatua) Proventza inguruan mintzatzen den okzitanierazko dialektoa da[1].
Proventzera (limousinerarekin batera) antzinako oc hizkuntza edo okzitaniera izendatzeko era izan zen, Erdi Aroko trobadorek hitz egiten zutena. 2007an, hizkuntzaren ISO 639-3 kodeak prv-tik oci-ra pasan zen.
Aldaerak [aldatu]
Proventzeraren aldaera nagusiak honakoak dira:
- Rodanokoa (Rodanenc) Rodano, Arles, Avignon edo Nîmeskoa. Shuadit honen aldaera izan zen.
- Itsasaldekoa (Maritim, Centrau edo Mediterranèu) Aix-en-Provence, Marseilla, Toulon, Cannes, Antibes, Grasse, Forcalquier, Castellane edo Draguignangoa.
- Nizakoa (Niçard) Nizako konderrikoa.
Literatura [aldatu]
Frédéric Mistral Nobel saridunak, Théodore Aubanelek eta Félibrige elkarteak proventzerazko literatura bultzatu zuten XIX. mendean. XX. mendeko hasieran Joseph d'Arbaud eta Valère Bernard nabarmendu ziren. Gero Robèrt Lafont, Pierre Pessemesse, Claude Barsotti, Max-Philippe Delavouët, Philippe Gardy, Florian Vernet, Danielle Julien, Jòrgi Gròs, Sèrgi Bec edo Bernat Giély bezalako idazleek hizkuntza bultzatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Proventzera, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=proventzera