Arnaud Oihenart

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arnaud Oihenart (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Legeak Bordelen ikasi zituen. 1663an Zuberoako estatuetako sindiko izendatu zuten, hirugarren estatuko kide gisa. Ardosko Joana behenafarrarekin ezkondu eta Donapaleura joan zen bizitzera, Nafar estatuetan abokatu lanetan arituz. Agramondar leinuaren inguruan informazio bila aritu zen Baiona, Paue, Okzitaniako Tolosa eta Pariseko agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako Comptos Ganberako agiriak begiratzea, susmoa hartuta Oihenartek informazio hura Nafarroaren inbasio gaztelarraren aurka idazteko erabiliko zuela.

Euskal idazle gisa, poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, inguruko poesia jasora hurbilduz. Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze literarioa; euskal idazleen artean horrelako kezka estetikoak erakusten dituen lehena da. Bere jarrerak oso berandu arte ez zuen jarraipenik izanen.

Eduki-taula

[aldatu] Lanak

[aldatu] Bilduma

[aldatu] Esaera zaharrak - poesia

  • Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur (1657): Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak: O.ren gastaroa neurthitzetan. Ez dakigu ziur atsotitzak berak jasoak baino bidaliak ote diren. Hor daude Zalgizek igorritako 205 errefrau. Poesiak autobiografikoak dira: XX. mendean aurkitutako L'art Poetique eskuizkribuan, bere ustez poesia euskaraz nola egin behar den azaltzen du eta argitaratutako poemak hein batean teoriaren aplikazioa dira. Metrika zehatza darabil eta hizkuntzaren aldetik berrizalea da. Hitz berriak eta aditz trinkoak asmatzen ditu, hala nola derakurt 'irakurtzen dut' adizkia eta neurtitz hitz elkartua.

[aldatu] Historia

  • Déclaration historique de l´injuste usurpation et retention de la Navarre par les Espagnols (1625, 1755-62). Lan honetan, argudio legalak ematen ditu, Nafarroako Erresumaren inbasioa salatzeko.

[aldatu] Poetika

  • L'art poetique (Gure Herria aldizkaria): Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu eta bere aldizkarian argitaratu zuen. Euskarazko poesiaren inguruko hausnarketa bat da: bere ustez euskarazko poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu. Nabarmena da molde tradizionalak gainditu eta inguruko hizkuntzen eredu jasoagoetara hurbildu nahi duela. Bere garaiko euskal poesiaren berri ematen du. Poemak ere badakartza.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak