Ashford gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ashford Gaztelua
Ashford Castle.jpg

Ashford gazteluaren irudia.

Herria Cong, Mayoko konderria
Koordenatuak 53°32′05″N 9°17′02″W / 53.53472°N 9.28389°W / 53.53472; -9.28389Koordenatuak: 53°32′05″N 9°17′02″W / 53.53472°N 9.28389°W / 53.53472; -9.28389
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia De Burgo familiak 1228an eraikia.
Ashford gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Ashford gaztelua

Ashford gaztelua (ingelesez Ashford Castle) Irlandako Mayoko konderrian kokatzen den Cong udalerriko erdi aroko gaztelua da. Gaztelu hau Corrib aintziraren ertzean kokatzen da. De Burgo familia anglonormandarrak Connaughteko O'Connorstarrak garaitu ondoren 1228. urtean eraiki zuen.

1852an Benjamin Guinnessek berritu eta handitu zuen, bere semea zen Arthur Edward Guinnessek lakuko uharte baten titulua eskuratu zuelarik. 1945an Guinness familiak gaztelua saldu zuen.

Gaur egun gaztelua bost izarretako hotel bat da. Gaztelutik irten ohi den txalupa batek bidaiariei Corrib lakuan zehar txangoak egiteko aukera ematen du. 1952ko The Quiet Man filma Ashforden filmatua izan zen, bertan gazteluaren zati ugari eta aldameneko Cong herria agertzen direlarik.

Ashford gazteluaren ikuspegi panoramikoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashford gaztelua Aldatu lotura Wikidatan