Slane gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Slane gaztelua
Slane Castle
Caisleán Bhaile Shláine
Slane Castle coMeath.jpg

Slane gaztelua eta inguruko zelaiak.

Herria Slane, Meatheko konderria
Koordenatuak 53.709°N 6.561°W / 53.709°N 6.561°W / 53.709; -6.561Koordenatuak: 53.709°N 6.561°W / 53.709°N 6.561°W / 53.709; -6.561
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia 1701
Slane gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Slane gaztelua

Slane gaztelua (ingelesez Slane Castle, irlanderaz Caisleán Bhaile Shláineh) Meatheko konderriko Slane herrian dagoen gaztelua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boyneko gudua izan zen tokitik gertu 11 urte beranduago eraiki zuen gaztelua William Burton Conynghamek. Conynghamdarrak irlandaren kolonizazioan (1611ean) eskoziatik iritsitako familia protestantea ziren eta gudua irabazi ondoren aurrez existitzen zen gotorlekua behera bota eta beraien gaztelua eraiki zuten 1701ean. Beren egoitza nagusia bihurtu zuten, izan ere Gilen III.aren aldekoek beren Ulsterreko gazteluak konfiskatu baitzituzten.

James Gandon, James Wyatt eta Francis Johnston arkitektuek 1785an gaztelua ia erabat berriztu zuten. 1991an sute batek gaztelua asko kaltetu zuen baina 10 urteko berreraikitze lanen ondoren 2001an ireki zituen berriro ateak.

Musika jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981etik aurrera musika ekitaldiak izan dira gazteluan urtero antolatzen den Slane Castle Festival jaialdiaren barnean. Talde famatuek jo izan dute bertan, besteak beste; The Rolling Stones, U2, Red Hot Chili Peppers, Queen, David Bowie, Neil Young, Bryan Adams, Bob Dylan, Bruce Springsteen, Guns N' Roses, Madonna, R.E.M., Foo Fighters, Celtic Woman, Oasis eta Thin Lizzy.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Slane gaztelua Aldatu lotura Wikidatan