Birr gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Birr gaztelua
Caisleán Bhiorra
Birr Castle, Offaly.jpg

Birr gaztelua

Herria Birr, Offalyko konderria
Koordenatuak 53.095319°N 7.915542°W / 53.095319°N 7.915542°W / 53.095319; -7.915542Koordenatuak: 53.095319°N 7.915542°W / 53.095319°N 7.915542°W / 53.095319; -7.915542
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia 1620
Birr gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Birr gaztelua

Birr gaztelua (ingelesez Birr Castle, irlanderaz Caisleán Bhiorra) Birreko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Offalyko konderrian. Rosseko zazpigarren kondearen bizilekua da, beraz zati batzuk bakarri daude publikoarentzako ikusgai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1170an jadanik bazegoen gaztelu bat bertan XIV eta XVII mendeen artean O'Carroll familia izan zen inguruko lurren jabe. Sir Charles O'Carroll hil zenean Sir Laurence Parsonsen esku gelditu zen gaztelu zaharra eta honek 1620an masoi ingelesak kontratatu zituen gaztelu berria eraiki zezaten.

1845ean William Parsons Rosseko 3. kondeak mundu osoko teleskopiorik handiena zena eraiki zuen behaketa astronomikoak egiteko.

Birr gazteluko Leviathan teleskopioa

Teleskopioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teleskopioari Leviathan izena eman zioten. 183cm-ko diametroko erreflektorea du eta hodiak zortzi metro neurtzen ditu. 1914ean erautsi zuten baina 1990an berreraiki egin zuten. Berehala famatu bihurtu zen Europan ere eta Charles Babbage eta Napoleón Eugenio Luis Bonaparte bezalako bisitari handiak izan zituen.

Williamen semea zen Lawrence Parsonsek jarraitu zuen behaketa astronomikoekin eta ilargiaren tenperatura kalkulatu zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birr gaztelua Aldatu lotura Wikidatan