Kilkenny gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kilkenny gaztelua
Kilkenny Castle
Caisleán Chill Chainnigh
Kilkenny-castle.jpg

Kilkennyko gazteluaren irudia.

Herria Kilkenny, Kilkennyko konderria
Koordenatuak 52°39′01″N 7°14′57″W / 52.65028°N 7.24917°W / 52.65028; -7.24917Koordenatuak: 52°39′01″N 7°14′57″W / 52.65028°N 7.24917°W / 52.65028; -7.24917
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia 1195an eraikitzen hasia
1213an osatua.
Kilkenny gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Kilkenny gaztelua

Kilkenny gaztelua (ingelesez Kilkenny Castle, irlanderaz Caisleán Chill Chainnigh) Kilkennyko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Kilkennyko konderrian dagoelarik. Hau Butler familiaren egoitza izan zen, antzina FitzWalter deitua. Gazteluak berrerakitzen jarduten duen erakunde bati 50£-engatik saldua izan zen. Handik gutxira Estatuaren eskuetara igaro eta jendearen gozamenerako iriki zen.

Artearen Areto Nazionaleko zati bat hemen dago. Hirirantz begira dagoen aldean lorategi apaingarriak daude. Gaztelu hau Irlandan turistek gehien bisitatzen duten lekuetako bat da.

Gazteluaren sorrera 1190ekoa da, XIV. mendetik 1967. urterarte Butler familiaren jabetza izan zelarik, azken data horretan gaztelua Estatuari eskaini ziotelarik. Egonleku nagusiak liburutegia, janlekua, txinatar gela eta Longa Gallery delakoa dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kilkenny gaztelua Aldatu lotura Wikidatan