Ormonde gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ormonde gaztelua
Ormonde Castle
Caisleán Urmhumhan
Ormonde Castle - Carrick-on-Suir.jpg

Ormonde gazteluaren irudia.

Herria Carrick-on-Suir, Tipperaryko konderria
Koordenatuak 52°20′42″N 7°24′28″W / 52.34500°N 7.40778°W / 52.34500; -7.40778Koordenatuak: 52°20′42″N 7°24′28″W / 52.34500°N 7.40778°W / 52.34500; -7.40778
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia XV mendea
Ormonde gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Ormonde gaztelua

Ormonde gaztelua (ingelesez Ormonde Castle, irlanderaz Caisleán Urmhumhan) Carrick-on-Suiren ekialdean an kokatzen den gaztelua da, Irlandako Errepublikako Tipperaryko konderrian. Suir ibaiaren ertzean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butler familiak 1315 urtearen aurretik eraiki bazuen ere, gaur egun gelditzen diren zatirik zaharrenak XV mendeko harresia eta dorreak dira.

Thomas Butler Ormondeko 3. kondea Elisabet I.a Ingalaterrakoaren gortean bizi izan zen 1565 arte eta handik elisabetar estiloa ekarri zuen eta Tudor estiloko jauregia eraiki zuen gazteluaren ondoan. XVII mendean James Butler Ormondeko Konde-duke handiaren jauregi gustokoena zen baina 1688an hau hiltzean familiak bertan behera utzi zuen eraikina.

Butler familiak 1947an gobernuari eman zion eta honek hainbat egitura historiko berriztu ditu.

Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi solairu ditu eta gablete itxurako hirugarren batek teilatua osatzen du. Solairu bietan mainelaturiko leihoak ditu. Lehenengo solairuan aipagarriak dira harriaren barnean egindako tximiniak.

Jauregiak U itxura du eta barrenean patio bat iparraldera irekia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ormonde gaztelua