Leslie gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leslie gaztelua
Castle Leslie
[[Irudi:|280px]]
Herria Glaslough, Monaghaneko konderria
Koordenatuak 54.31132°′″N 6.88705°′″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 54.31132°′″N 6.88705°′″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia 1870
Leslie gaztelua Irlandako Errepublika-n dago
Leslie gaztelua

Leslie gaztelua (ingelesez Castle Leslie) Monaghan konderriko Glasloughko udalerrian kokatzen den gaztelua da, Irlandan. Konderriko Monaghan hiriburutik 11 kilometro ipar-mendebaldera dago.

Sir John Leslie baroiak altxatu arazi zuen 1870an landa eremuko jauregia izan zedin. Eskoziar estilo serioa eman zion William Henry Lynn arkitektu irlandarrak. Barnealdea berriz italiar pizkundearen antzera egin nahi izan zuen John Lesliek.

Inguruko lurrek 4 km² osatzen dute eta hiru aintzira dituzte barnean; Glaslough (laku berdea), Kilvey Lake eta Dream Lake

Bereziki famatu bihurtu zen 2002an Paul McCartney abeslaria bertako elizan ezkondu zenean. Aurretik ere hainbat famatuk bisitatu izan dute gaztelua, besteak beste: William Butler Yeats olerkaria, Michael Collins iraultzailea, Mick Jagger musikaria, Patrick Moore astronomoa eta Winston Churchillen hainbat senide (Leslie leinuaren ahaideak baitira).

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Leslie gaztelua