Dromoland gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dromoland gaztelua
Dromoland Castle.jpg

Dromoland gazteluaren aurrealdeko ikuspegia.

Herria Newmarket-on-Fergus,
Clareko konderria.
Koordenatuak 52°47′21″N 8°54′19″W / 52.78917°N 8.90528°W / 52.78917; -8.90528Koordenatuak: 52°47′21″N 8°54′19″W / 52.78917°N 8.90528°W / 52.78917; -8.90528
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia Lehen eraikinak XV. eta XVI. mendeetan eraiki ziren.
Gaur egungo eraikina 1835an eraiki zen.
Dromoland gaztelua non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Dromoland gaztelua

Dromoland gaztelua (irlanderaz Caisleán Dhrom Ólainn eta ingelesez Dromoland Castle) Irlandako Errepublikako mendebaldean dagoen Clareko konderrian kokatzen den gaztelua da. Newmarket-on-Fergus udalerriko lursailetan kokatzen da, Ennis hiritik hurbil. Gaur egun luxuzko hotel bat da, inguruan golf zelai zabalak dituelarik.

Gaur egun ezagutzen dugun eraikina 1835an gauzatu zen. Halere, leku honetan eraiki zen lehendabiziko eraikina dirudienez XV. edo XVI. mende hasieran eraikitako dorretxea izan omen zen, bere eraikitzailea Shane Mac Anerhenyren semea zen Thomas izan zelarik[1]. Toki honetan aro ezberdinetan gutxienez Dromoland izeneko hiru eraiki egon omen ziren. Beranduago Dromoland O'Brien familiako hemezortzi belaunaldien bizilekua bilakatu zen, leku honi buruzko lehendabiziko erregistroen arabera, lur eremu hau hainbat gaeldar familien bizitokia izan zen, horien artean XVI. mendean zehar hemen bizi izan ziren McInerney familia.[2]. James Frost historialariaren iritziz, Dromoland leku izenaren itzulpena "Auzien Muinoa" litzateke.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dromoland gaztelua