Bernard-Henri Lévy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernard-Henri Lévy.

Bernard-Henri Lévy (Beni Saf, Aljeria, 1948) filosofoa eta frantsesezko idazlea da. Frantziarra da, nahiz eta jaiotzaz aljeriarra izan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu familia aberats bateko semea zen, eta Parisa joan ziren bizitzera gaztetxoa zenean. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, bere benetako zaletasuna, Filosofia, ikasten hasi eta berehala lizentziatu zen; 20 urterekin katedra laguntzaile zen. 1968ko maiatzeko gertaeretan parte hartu ostean, 1971n Bangladesha joan zen Nazioarteko Brigada bateko kide gisa. Gero Frantziako Alderdi Sozialistako kide egin eta 1980an François Miterranden aholkulari bilakatu zen.

1990ean La Regle de Jeu aldizkariaren zuzendari izendatu zuten; aldizkari horretatik zabaldu zituen komunismoaren aurkako ideiak, ospe handiko pentsalarien lankidetzarekin: Vargas Llosa, Carlos Fuentes, Salman Rusdhie, Alexander Zinoviev.

1992an bere lehen antzerki-lana, Le jugement dernier (Azken judizioa), estreinatu zuen Parisen. Urte horretan Sarajevoren heriotzako egun bat dokumentala estreinatu zuen, gero Berlingo Zinemaldian aurkeztu zutena, eta 1994an, berriz, Bosnian parte ez hartzearen politikaren aurkako Bosna! filma aurkeztu zuen Cannesko Zinemaldian. Urte berean argitaratu zuen La pureté dangereuse (Garbitasun arriskutsua), fanatismoaren kontrakoa, erlijiosoa (integrismoa) nahiz laikoa (populismoa) izan. Bere basakeriaren kontrako borrokan, Lévy ezkertiarrek kritikatzen dute eskuindarra delakoan, eta eskuinekoek berriz ezkertiartzat hartzen dute. Nolanahi ere, Lévyren liburuak ia hizkuntza guztietara itzuli dituzte, eta eragin handia izan dute urteotako ideietan. Gatazka-lekuetara bidaia asko egina da.

Artikuluak idazten ditu munduko egunkari nagusietan. 1980an, L'Action internationale contre la faim (Gosearen Aurkako Nazioarteko Ekintza) elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta aurrerago utzi egin zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lévyren idazlan nagusiak:

  • La barbarie à visage humain (1977, Giza aurpegia duen basakeria, komunismoaren kontrakoa)
  • Oinarri kontua (1982)
  • Asiari buruzko iritziak (1985)
  • Les derniers jours de Charles Baudelaire (1988, Charles Baudelaireren azken egunak)
  • Les aventures de la liberté (1991, Askatasunaren abenturak)
  • Les hommes et les femmes (1993, Gizonak eta emakumeak).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard-Henri Lévy Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]