Bielorrusiako geografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bielorrusiako mapa
Bielorrusiako mapa

Bielorrusia Ekialdeko Europako herrialdea da, Errusia, Ukraina, Polonia eta Herrialde baltikoek inguraturik dagoena. Azalera 207.600 km² da (munduko 92. handiena).

Eduki-taula

Datu geografikoak[aldatu]

Azalera:

guztira: 207.600 km²
lurra: 207.600 km²
ura:

Lurreko mugak:

guztira: 3,306 km
estatu mugak: Errusia 959 km, Ukraina 891 km, Lituania 680 km, Polonia 605 km, Letonia 171 km

Kosta: 0 km (estatu itsasgabea)

Itsas erreklamazioak: ez du (estatu itsasgabea)

Muturreko garaierak:

puntu beherena: Neman ibaia 90 m.
puntu gorena: Hara Dziarzhynskaia 345 m.

Baliabide naturalak:

gas naturala, petrolioa, lur landuak

Lurren erabilera: (1993)

lur landuak: %29
labore iraunkorrak: %1
zelai iraunkorrak: %15
basoak: %34
beste: %21

Lur ureztatua: (2003)
1.310 km²

Ur baliabide berriztagarriak: (1997)
58 km3

Topografia[aldatu]

Bielorrusian ordokiak nagusi dira. Batezbesteko altitudea 162 metrokoa da itsasoaren mailatik gora. Bielorrusiako erliebean Belaruskaia Hrada (Белару́ская града́) muinoaldea nabarmentzen da. Hemen dago herrialdeko punturik gorena: Hara Dziarzhynskaia (Гара Дзяржынская), 345 m. Mendebalde-hegomendebaldetik ekialde-iparekialdera orientatutako muino hauek bitan banatzen dute Bielorrusia. Iparraldean jatorri glaziarreko aintzira eta morrena muino ugari dago. Hegoaldean, Polesian batez ere, zingira zabalak daude.

Hidrologia[aldatu]

Strusta aintzira. Vitsebskeko oblasta

Bielorrusian 3.000 ibai eta 4.000 aintzira baino gehiago dago. Nabigatzeko, egurra garraiatzeko eta energia hidraulikoa ekoizteko erabiltzen dira.

Mendebaldeko Dvina eta Neman ibaiak mendebalderantz, Baltikorantz doaz. Dnieper ibaia, berriz, hegoalderantz, Itsaso Beltzerantz. Sozh, Berezina eta Pripiat Dnieperren ibaiadarrak dira. Itsaso Beltza eta Itsaso Baltikoa Dnieper-Bug ubidearen bidez loturik daude.

Naratx (Нарач) da Bielorrusiako aintzirarik handiena. Azalera 79,2 km²-koa da eta sakontasun handiena 25 metrokoa.

Ekosistemak[aldatu]

Herrialdearen ia herena jendegabeko baso zabalez (puxtxaz) estalirik dago. Iparraldean koniferoen basoak, urki eta haltzekin, nagusi dira. Mendebaldean Belavezhskaia Puxtxa dago, Polonia eta Bielorrusiako lurretan hedatua. Europako basorik zaharrenetako bat da eta Europako bisontearen azken babeslekua.

Klima[aldatu]

Itsaso Baltikoa nahiko hurbil baita (257 km punturik hurbilenean) Bielorrusiako klima kontinental epela da. Neguak 105 eta 145 egun artean irauten du, eta udak 150 egun gehienez. Urtarrileko batezbesteko tenperatura -6ºC izaten da eta uztailekoa 18 Â°C, hezetasun handiz. Urteko batezbesteko prezipitazioa 550 eta 700 mm artean izaten da.

Minskeko tenperaturak eta prezipitazioak
Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Aza. Abe. Urtea
Batezbesteko tenperatura [°C] -6,9 -5,9 -1,4 5,9 12,9 16,2 17,3 16,5 11,7 6,3 0,8 -3,8 5,8
Prezipitazioak [mm] 38 32 40 41 60 82 89 71 59 46 50 52 660

Iturria: "Minsk, Bielorrusia" educaplus.org-en.

Ingurumen arazoak[aldatu]

1986ko apirilaren 26an gertatutako Txernobylgo hondamendiak herrialdearen hegoekialdea kutsatu zuen. Zentral nuklearra Ukrainan badago ere, haizeak kutsaduraren %60 inguru Bielorrusiara eraman zuen. Lurraldearen %25, Homel eta Mahiliouko oblastak batez ere, eta populazioaren %22 kaltetuak izan ziren.

Natura baliabideak[aldatu]

Bielorrusiako natura baliabide nagusiak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu]

Artikulu hau ingelesezko Wikipediaren Geography of Belarus izeneko artikuluan oinarriturik dago.

Kanpo loturak[aldatu]