Bilboko itsasadarreko zubiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko itsasadarreko zubiak hamalau dira guztira, eta Bilboaldeak izandako iharduera ekonomiko eta harreman sozialen islada dira.

Bilboko zubiak

Gerrek antzinako zubiak kaltetu zituzten. Esaterako, Bigarren Karlistaldian Areatzako zubia leherrarazi zuten. 1937ean Bilbo frankisten eskuetan erortzeko zorian zegoela, zubi guztiak leherrarazi zituzten, arerioa oztopatu nahian.

Zubi klasikoak

Zubi garaikideak

Abusutik Deusturaino, hamahiru zubi hauek itsasadarra zeharkatzen dute gaur egun:

Arrontegi zubia

Sakontzeko, irakurri: «Arrontegi Zubia»

Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da. Trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierriruntz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen azken zubia da, eta berreogita hamar metroko altuera dauka.

Bizkaiko zubi esekia

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko Zubia»

Portugalete eta Getxo udalerriak lotzen ditu 1893tik.

2006an, UNESCOk gizateriaren ondare izendatu du.

Ikus, gainera