Euskalduna zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalduna zubia
Euskalduna zubia
Zubia, mendebaldetik ikusia
Zeharkatzen du Bilboko itsasadarra
Non Bilbo, Bizkaia
Diseinatzailea Javier Manterola
Materiala hormigoia, altzairua
Irekitze-data 1997
Bidesaria Ez

Euskalduna Zubia Bilboko Deustu eta Abandoko auzoak batzen dituen zubia da.

Zubiak antzinako Euskalduna Ontziolen izena hartzen du, ontziola hauek Abando aldeko itsasadarraren zatian kokatuta zeudelarik. Zubia 1997ean zabaldu zuten, eta Enekuri eta AP-8 autobideko trafikoak elkartzen ditu. Zubiaren Deustuko San Pedroko aldean biribilgune handi bat eraiki zen trafikoa errazteko.

Zubia eraikia dagoen lurren ezegonkortasuna dela eta, 2000. urtean hondoratze txiki bat gertatu zen, eta zubiari konponketak egin behar izan zitzaizkion. Zorrotzaurreko proiektuaren arabera, zubia Zorrotzaurren egingo den irla berrira bideratuko da, eta horretarako metro batzuk gehituko zaizkio zubiari itsasadarraren gainean.

Zubiaren behealdean Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa dago, zubipean erabili gabeko gune batean. Zubiak, autoentzako bi bide dauzka norabide bakoitzeko. Horrez gain, oinezkoentzako bidea, eta bidegorri bat. Bidegorria Abandoibarratik Elorrietaraino iristen da. Zubia eraiki eta gero, Bilboko udalak, hockeyean jolasteko gune bat prestatu zuen zubiaren Deustuko gunean.

[aldatu] Ikus, gainera

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak