Castel Gandolfo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Castel Gandolfo

Castel Gandolfo
Castel Gandolfo eta Albano aintzira.
Izen ofiziala Città di Castel Gandolfo
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Erroma
Alkatea Maurizio Colacchi
Koordenatuak

41°44′48.29″N 12°39′2.11″E / 41.7467472°N 12.6505861°E / 41.7467472; 12.6505861Koordenatuak: 41°44′48.29″N 12°39′2.11″E / 41.7467472°N 12.6505861°E / 41.7467472; 12.6505861

Castel Gandolfo non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Castel Gandolfo
Eremua 14 km²
Garaiera 426 m
Posta kodea 00040
Biztanleria 8.834 bizt. (2008)
Dentsitatea 631 bizt./km²
Telefono aurrizkia 06
http://www.comune.castelgandolfo.rm.it/


Castel Gandolfo (italieraz kaˈstɛl ɡanˈdɔlfo ahoskatua,[1] latinez: Castrum Gandulphi) Lazio eskualdeko herria da.

Albano aintziraren ertzean dago, Erromaren hego-ekialdean, 18 km-ra. Urbano VIII.a (1623–1644) aita santuaz geroztik, aita santuen udako egoitza herri honetan dagoelako da ezaguna. Castel Gandolfon hil ziren Pio XII.a (1958) eta Paulo VI.a (1978) aita santuak.

Hainbat eraikin aipagarri daude Castel Gandolfon, besteak beste, hauek: Residenza Papale, aita santuen jauregia, Carlo Madernok Urbano VIII.a aita santuarentzat diseinatu zuen. Jauregi hari aldameneko Villa Barberini erantsi zion Pio XI.a aita santuak. Jauregiaren parean, Piazza della Libertà plaza dago, alde zaharraren bihotza. Plazaren inguruan, halaber, San Tomas de Villanuevari eskainitako eliza dago, Berninik Alexandro VII.a aita santuaren aginduz eraikia. Gaztelu zaharra Domiziano enperadorearen udako etxearen zimenduen gainean eraikiarazi zuen Urbano VIII.ak. Eremu hartan daude, gaur egun, Villa Barberini XVII. mendeko eraikinaren lorategi ikusgarriak.

Inguruko herriak Albano Laziale, Marino Laziale eta Ariccia ditu.

Bilakaera demografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz)  Migliorini, Bruno; Tagliavini, Carlo; Fiorelli, Piero; Bórri, Tommaso Francesco (2008-1-31), Castel Gandolfo, Dizionario d'ortografia e di pronunzia (DOP), Rai Eri, http://www.dizionario.rai.it/poplemma.aspx?lid=68629&r=87030 .


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Castel Gandolfo