Alexandro VII.a
Alexandro VII.a[1] (Siena, 1599ko otsailak 13-Erroma, 1667ko maiatzak 22) Eliza Katolikoko 237. aita santua izan zen 1655 eta 1667 bitartean.
Eduki-taula |
Jatorria eta prestakuntza [aldatu]
Fabio Chigi izenarekin jaioa bankari familia ospetsu batean, Paulo V.a aita santuaren iloba-biloba izan zen. Jasaten zituen apoplexia atakeen ondorioz heziketa pribatu bat jasan zuen, ondoren, behin bere gaixotasunetik sendatu ondoren, Sienako Unibertsitatean teologian, zuzenbidean eta filosofian doktoretza lortzeko.
Eliz karrera [aldatu]
Urbano VIII.aren agintaldian hasi zuen bere eliz karrera 1627an aitasantuaren delegatuorde izendatua izan zenean Ferraran, eta bi kardenalek gomendatua izan ondoren, Maltako inkisidore eta Kölnen nuntzio izendatua izan zen (1639-1651)
1648an Westfaliako bakean amaitu ziren negoziaketetan parte hartu behar zuen arren, herejeekin eztabaidatzeari uko egin zion eta behin negoziaketak amaitu ondoren hitzarmenaren aurka protesta egin zuen, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera eman ziona eta Europan Frantziar Iraultzako gerretaraino iraungo zuen botere oreka bat abiarazi zuena.
Inozentzio X.a aita santuak Erromara deitu zuen, 1652an kardenal eta estatu idazkari izendatuz.
Aitasantutza [aldatu]
Inozentzio hil ondoren, Chigi, Espainiaren hautagairik gogokoena zena aita santu aukeratua izan zen konklabean laurogei egun eman ondoren, 1655eko apirilak 7an.
Nepotismoa [aldatu]
Hasiera batean nepotismoaren aurkakoa, bere agintaldiaren lehen urtean, bere senideei Erroma bisitatzea ere debekatu zien. Alabaina, 1656ko apirilak 2ko kontsistorioan, bere anaia eta ilobak berari laguntzera joango zirela adierazi zuen, ordutik aurrera, elizaren administrazioa bere senideen esku geratuz. Neurri hau nepotismoaren loratze berri bat suposatu zuena bere jaioterrian bizi ziren bere senideei hoberen ordaindutako postu zibil eta eklesiastikoak eta jauregi eta etxalde bikainak eskainiz osatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
| Aurrekoa Inozentzio X.a |
Aita Santua 1655-1667 |
Ondorengoa Klemente IX.a |