Danel Zenarrutzabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danel Zenarrutzabeitia

Eibarko zinegotzia

1986 - 2009

idazkari nagusi

1986 - 2009
Bizitza
JaiotzaEibar1927ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar2018ko urriaren 23a (91 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna
Hamaikabat

Danel Zenarrutzabeitia Badiola (Eibar, 1927ko urtarrilaren 3a - ib., 2018ko urriaren 23a) eibartar politikaria zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danel Zenarrutzabeitia Badiola Eibarren, Arraindi kalean jaio zen, 1927ko urtarrilaren 3an eta hiru anaiaren artean gazteena izan zen bera. Gerratea zabaldu zenean, familia osoak Eibartik alde egin behar izan zuen Elgoibarko baserri batera lehenengo eta Ermura gero, senideen babesera kasu bietan.

Gerrako hiru urteak, mutil koxkorra zela, Ermuan eman zituen. Etxekoekin Eibarrera itzuli bazen ere, sasoi hartan egindako lagunekin ez zuen harremana galdu.

El Casco tailerrean lanean zegoen bitartean, DEJ enpresa sortu zuen beste 4 lagunekin batera. Ordutik aurrera, beti ibili zen Eibarri eta enpresa munduari lotuta.

Idoia Zenarrutzabeitiaren familia zen, EAJko politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailburua izandakoa.

2018ko urriaren 23an hil zen, 91 urte zituela.

Politikagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikagintza gustukoa izan zuen bizi guztian: bere gurasoen ildoari jarraituz EAJ-PNV eta Batzokiko kide izan zen gaztetatik. Eibarko Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) alderdiko lehendakaria izan zen Andoni Garmendiak konbentzituta[1].

1986an EAJ eta Eusko Alkartasunaren arteko bereizketan EA-ren alde egin eta Eibarko Eusko Alkartasuna alderdiaren lehendakari izan zen[2] eta EA-Eibar udal-taldeko zinegotzi eta presidentea.

Danel Zenarruzabeitia Lurralde Historikoen Legearen aurka aritu zen, berak defendatzen zuelako EAEn eta Euskal Herrian Eusko Jaurlaritzak agindu behar duela, ez lurraldeek[3]. Eibarko alkatea zen Mikel Larrañaga Mandiolarekin (EAJ) eztabaidan egon zen gai hau zela eta, eta Eusko Alkartasuna sortzean haren kide egin zen.

2009an Eusko Alkartasuna utzi eta Alkarbidera joan zen, Juan Cruz Gallastegi, Xabier Laskurain eta José Antonio Mutiloarekin batera.[4] Alkarbide plataformatik HamaikaBat! alderdia sortu zen, ekainaren 24an Alkarbide plataformak alderdi politiko izaera hartu eta izen berria hartu zuen.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danel Zenarrutzabeitia Ahotsak ekimenaren partaide zen. Ahotsak Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu nagusia duen proiektua da.

Eibar herriaren kasuan, euskara (euskeriamendebaleko euskalki edo bizkaieraren aldaera da. Zenarrutzabeitiak berezko euskalki hori gordetzeko hartu zuen parte ekimenean. Bere bizipenak eta pasarteak kontatzen zituen, bai eta herriko kontuak ere, horrela eibartar euskalkia ezagutzera emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]