Danok-Bat zortzikotea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danok-Bat zortzikotea
Datu Orokorrak
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Barne egitura
Sorrera-data1932
Bestelakoak

Danok-Bat zortzikotea (gaztelaniaz Ochote Danok-Bat) zortzi abeslariz osatutako Portugaleteko (Bizkaia) abesbatza maskulinoa izan zen.

Historia, bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-zortzikoteen historiako zortzikoterik zaharrena da, hirurogeita hamar urtez etenik gabe lan egiten zuena. José Astondoa Martínezek 1932ko azaroan sortu zuen, Danok-Bat Abesbatza izenarekin. Lehentxogo, Portugaleten 1932ko irailaren 11n egin zen zortzikote-lehiaketan parte hartu zuten taldekide batzuek. 1930eko hamarkadan Portugaleten hiru zortzikote eratu zituzten: Danok- Bat, Adizkidiak eta Abesbatza. 40 urte geroago 1970eko hamarkadan, elkarteak bi zortzikote biltzen zituen: Danok-Bat eta Adizkidiak.[1]

Gerra Zibilaren aurreko arrakastarik handiena Bilbon egindako lehiaketa bat izan zen, 1935ean Excélsius egunkariak babestutakoa. Lehen bi sari eta bigarren bat irabazi zituen. Etapa hori Eibarren (Gipuzkoa) irabazi zuten lehiaketarekin amaitu zen 1936ko ekainaren 21ean.[1]

1940ko eta 1950eko hamarkadetan, bereziki emankorra izan zen zortzikotea, hainbat lehiaketatan parte hartu baitzuen, kide asko bildu baitzituen eta etengabe hobetzen baitzituen abeslari-sokak ahots berriekin.1964an Ochote Danok-Bat (Danok-Bat zortzikotea) izena hartu zuen. 60ko eta 70eko hamarkadetan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Kantabrian egindako Zortzikote-Lehiaketetan irabazle izan ziren sarritan, hamarnaka lehen eta bigarren sarirekin. 1975ean, bira bat egin zuten Suitzan, Frantzian eta Austrian, Portugaleteko Elai Alai dantza-taldearekin batera. Hainbat erakunde publikok eta erakunde pribatuk Danok-Bat kontratatu nahi zuten, bere ekintzak girotzeko, eta Espainiako eta Japoniako printzeentzat, ministroentzat, kontsulentzat eta abarrentzat kantatzera iritsi ziren.[1]

Hauek izan dira zuzendariak eta zuzendari-laguntzaileak 70 urtean zehar: José Astondoa, Alfredo Cobos eta José Moisés Egaña, Primitivo Díez, Julián González "Julito Alegria", Pedro Alonso eta Antolin Zarraga.[1]

Kontzertuak Euskal Herritik Kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian kontzertuak emateaz gain, kanpoan ere aritu ziren: Madril, Toledo, Ciudad Real, Cuenca, Santander, Valentzia, Logroño, Palma, Segovia, Teruel, Murtzia, Bartzelona, Oviedo, Malaga, Valentzia, Logroño, Palma de Mallorca, Vigo, Teruel, Murtzia, Oviedo, eta Zaragoza.[1]

Euskal Herriko enbaxadore gisa, kulturaren ordezkari nabarmena izan da, eta hala izaten jarraitzen du. 1971n, Arezzoko Nazioarteko XIX. Jaialdian (Italia) hirugarren saria lortu zuen, munduko abesbatza handiekin lehiatuz. 1976an, bira bat egin zuen Argentinan, beste euskal musikari batzuekin batera. 1988ko uztailean, Teramora (Italia) joan zen, Bizkaia ordezkatuz, Interomnia Lehiaketan, II. Rassegna Internazionale di Música Popolare bilkuran kantatuz. 1969an bira bat egin zuen Afrikako iparraldean, Ceuta, Tetuán eta Tanger hirietan kontzertuak emanez.[1]

Furra furra abestiaren grabazioa Oskorrirena baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte batzuk geroxeago Oskorrik 1980an guztiz ospetsu bihurtuko zuen Furra furra abestia lehenago abestu zuen Danok-bat zortzikoteak. 1976ko grabazioa 2014an birmasterizatu zuten eta hitz zaharrekin abesten zuten)[2][3][4] Abesti horren beste bertsio bat izan zen Soziedad Alkoholikaren musika taldearena, (Diversiones...? EPan 1996ean argitaratu zuten, beste talde batzuen abestien bertsioekin).[5][6]

Zortzikotearen iturri beretik edaten du Oskorrik, baina erabat bestelakoa da helmuga duten itsasoa.[7]

Furra furra fandangoa,

hortxe duzu fandangoa

geure gustukoa.

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1971n, Portugaleteko udalak garai hartako kide bakoitzari Urrezko Intsignia eman zion;[1]
  • 1972an, abesbatzaren 40. urteurrenean, Portugaletek Zilarrezko Domina, Estandarte eder bat eman zion abesbatzari eta kale bati "Ochote Danok-Bat /Danok.Bat Zortzikotea" izena eman zion.[1]
  • 1982an, 50. urteurrena zela-eta, Urrezko Domina eman zioten, Sari hori jaso zuen erakunde bakarra zen orduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) Piloto Mayor De La Barra. (2010-06-25). «Monografías Históricas de Portugalete: EL OCHOTE DANOK-BAT DE PORTUGALETE» Monografías Históricas de Portugalete (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  2. «Ochote “Danok-Bat” - Listen on Deezer | Music Streaming» Deezer (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  3. ‎Euskaldun Kantariak. “Danok-Bat” zortzikotea. . Tejada maisuaren Orkresta Sinfonikoz eta Gure Ametsa abesbatza. (Ochote Danok-bat, Sinfónica Maestro Tejada & Coral Gure Ametsa). (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  4. Danok bat, zortzikotea. (1976). Furra Furra (Remastered). (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  5. Soziedad Alkoholika página web oficial. 2014-02-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-18).
  6. Furra furra - Soziedad Alkoholica. (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  7. Astiz, Iñigo. «Ezetz kantatu gabe irakurri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]