Edmundo I.a Ingalaterrakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Edmundo I.a Ingalaterrakoa

Edmundo I.a Ingalaterrakoa, Edmundo I.a Bikaina izenaz ere ezaguna, 921ean jaio zen, eta Eduardo I.a Zaharra Wessex-eko erregearen eta bere emazte Edgivaren lau seme-alabetatik zaharrena zen.

Athelstan erregea, anaitzakoa zuena, hil zenean, haren lekua hartu zuen tronuan, eta Kingston upon Thames-en koroatu zuten errege, 939ko azaroan.

940an, Elgivarekin —gero kanonizatua izango zena— ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.

944an, Edmundok Northumbria konkistatzea lortu zuen.

945ean, Edmundok Strathclyde Erresuma konkistatu zuen, baina lurraldearekiko eskubideak Malcolm I.a Eskoziakoari eman zizkion. Horren ordez, elkarri laguntza emateko hitzarmen bat sinatu zuten. Edmundoren errealdian, gainera, monasterio katolikoen berpiztea hasi zen, eta Elizari bultzada handia eman zitzaion erresuma ingelesetan.

946an asasinatu zuten, Dorseteko Pucklechurch herrian, 25 urte zituela. Glastonburyko abade-etxean hilobiratu zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmundo I.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.