Emmy Noether

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Emmy Noether (1882-1935) XX. mendeko algebran aditu garrantzitsuenetarikoa izan zen. Albert Einstein-ek argitaratu zuenaren arabera, honek egin zuen erlatibitatearen eraikuntzarako (zein ondorengo beste matematikari askorentzako) ezinbestekoak izan ziren kontzeptuak argitu zituen.

Félix Klein eta David Hilbert-ekin lan egin zuen, XX. mendeko matematikari ohoretsuarekin eta bere ikaslearekin. Hermann Weyl ere lan egin zuen, matematikaren alde abstraktuenetarikoa landuz: algebra ez kommutatua. Horregatik algebrako egitura batek bere izena darama: “noethriaz eraztuna”.

Emaitzarik gabeko saiakera askoren ondoren, 1919. urtean Gotinga-ko Unibertsitatean irakasle postu bat eskuratu zuen. Hala ere, 1933. urtean naziek iraultzaren ondoren boterea eskuratu zutenean, AEBetara emigratu behar izan zuen judua baitzen.

Urte askoren buruan matematika komunitateagatik ahaztua izan bazen ere, Nazioarteko Matematikaren Historiaren Lehen Kongresuan (Sant Feliu de Guíxols-en ospatu zena), bere ekarpenen errekonozimendu publikoa egin zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmy Noether Aldatu lotura Wikidatan