Erlangen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erlangen

 Bavaria
Erlangen hiriaren ikuspegi orokorra, 2009.
Erlangen hiriaren ikuspegi orokorra, 2009.

Erlagengo armarria

Izen ofiziala Erlagen
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Frankonia Erdikoa
Alkatea Siegfried Balleis (CSU)
Koordenatuak 49°35′47″N 11°0′16″W / 49.59639°N 11.00444°W / 49.59639; -11.00444Koordenatuak: 49°35′47″N 11°0′16″W / 49.59639°N 11.00444°W / 49.59639; -11.00444
Erlangen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Erlangen
Eremua 76,90 km2
Garaiera 280 m
Posta kodea 91001–91058
Biztanleria 43.755 bizt. (2010)
Dentsitatea 568,99 bizt./km²
Sorrera XI. mendean
Matrikula AM
http://www.erlangen.de


Erlangen Frankonia Erdiko hiri unibertsitarioa da, Bavariako estatu federatuan eta Alemaniaren hegoaldean. 102.000 biztanle ditu eta Bavariako zortzigarren hiria da. Bere hiri hurbilenetarikoak 14km-ra hegoaldean dagoen Fürth eta Nurenberg, 16 km-ra hegoekialdean, dira. Hiri hauekin eta alboko herriekin Nurenberko gune metropolitarra osatzen du, Alemaniako hamaikagarrena.

Erlangen Regnitz ibaiaren ertzean eta Danubio kanala eta Menoaren alboan kokaturik dago. Hiriaren iparraldean Regnitz ibaia eta Schwabach batzen dira.

Gaur egungo Erlangeren garrantzia bere Friedrich-Alexander unibertsitatean dagokio, bere hospitala eta Siemens konpainia elektronikoari. Motore ekonomiko hauen arteko interakzioari esker, Medizina eta teknologian ospe handia eman dio.

Erlangen-en arrasto historiko nabarienetarikoenak hugonoten kolonizazioa izan zen, 1685ean Luis XIV.ak Nantes ediktoak baliogabetu ostean Frantziatik erbesteratuak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlangen 1002an sortua izan zen "erlangon villa" izenarekin. 1374an txanponak egiten hasi ziren eta 1528an erreforma protestantea garatu zen.

1686an lehenengo hugonoteak heldu ziren Frantziatik ihesi, hiriaren garapenean garrantzizko papera eduki zutena, bereziki 1706ko sute handiaren osteko herriaren berreraiketan. 1743 Bayreuth-eko unibertsitatea bertan kokatuko da, Friedrich-Alexander-Universität izena hartuko zuena eta gaur egun Bavariako bigarren unibertsitaterik handiena dena.

1974an hiria 100.000 biztanleren muga gainditu zuen.

Pertsona garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1789ko martxoaren 16an Georg Simon Ohm fisikoa Erlangen-en jaio zen, gaur egun ohmnio erresistentzia elektriko unitateari izena ematen diona.
  • 1992ko martxoaren 23an Emmy Noether matematikaria jaio zen.
  • 1941ko urtarrilaren 26an Heinrich von Pierer jaio zen, Siemens-en agintean egondakoa.
  • 1961ko martxoaren 21ean Lothar Matthäus futbol jokalari ospetsua jaio zen, alemaniako selekzioan eta beste europear talde handietan karrera bikaina lortutakoa.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erlangen